Eudel hauteskundeak 2011
Galderak
 

Aurkibide orokorreko 4. galdera

 
4. Zer da ondare-ondasunen aitorpena eta bateragarritasun ezarena? Noiz egiten da?

Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75.7 artikuluaren arabera, ekainaren 20ko 8/2008 Legegintzako Errege Dekretuak eta maiatzaren 28ko 8/2007 Legeak egindako aldaketen ondoren, tokiko ordezkariak eta udalaren gobernu batzordeko kide ez hautatuak behartuta daude bateraezintasun kausei buruzko aitorpena egitera, baita diru-sarrerak ematen dizkieten edo eman ahal dizkieten edozein jarduerari buruzkoa ere.

Halaber, ondare-ondasunen aitorpena egin beharko dute, baita edozein eratako sozietateetan duten partaidetzari buruzkoa ere, partaide diren sozietate horiei buruzko informazioa emanez, eta Errenta, Ondare, eta hala badagokio, Sozietateen gaineko Zergen likidazioari buruzkoa ere bai. Aitorpen horiek dagokion udalbatzan onartutako ereduetan egingo dira, betiere kargu-hartzea baino lehen, kargua uzten denean eta agintaldia amaitzean, baita izatezko inguruabarrak aldatzen direnean ere:

Ondasunei eta jarduerei buruzko urteko aitorpenak urtero argitaratuko dira, eta hala badagokio, agintaldia amaitzean, udal estatutuak ezartzen dituen terminoetan.

Aitorpen horiek ondoren zehazten diren interes-erregistroetan inskribatuko dira, eta publikoak izango dira:

  • Bateraezintasun kausei buruzko aitorpena eta diru-sarrerak ematen dizkieten edo eman ahal dizkieten jarduerei buruzkoa tokiko erakunde bakoitzean eratutako jarduera erregistroan inskribatuko da.
  • Ondare-ondasunen eta eskubideen aitorpena tokiko erakunde bakoitzeko ondare-ondasunen erregistroan inskribatuko da, dagokion estatutuak ezartzen dituen terminoetan.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao