Eudel hauteskundeak 2011
Galderak
 

Aurkibide orokorreko 40. galdera

 

40. Dedikazio esklusiboa edo partziala duten Alkate eta Zinegotzien Alta eta Baja Gizarte Segurantzan. .

Gizarte Segurantzako Lege Orokorraren Testu Bategina onartzen duen ekainaren 20ko 1/1994 LEDren 97.2 J artikuluaren arabera, euren karguetan dedikazio esklusibo edo partziala tokiko udalbatzetako kideak, Tokiko Erregimen Oinarrien 7/1985 Legearen 74 eta 75 artikuluetan ezarritakoaren eraginik gabe, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorrean barne daude.

Zentzu horretan, ulertu behar da dedikazio esklusibo edo partzialean dauden Alkate eta Zinegotziak alta egoeran agertu behar direla, beren jardunean mantentzen diren bitartean. Altaren berri kargua hartu aurretik adierazi beharko da. Gizarte Segurantzaren sisteman sartzeko baldintzak ematen ez badira (udalbatzan ez bada onartu bere dedikazio esklusibo edo partziala), alta ezeztatzea eska daiteke, lanaren hasieran lantokira bertaratzen ez diren langileen kasuan bezala.

Bajaren berri eman beharko da jarduera utzi eta hurrengo sei lanegunen barruan.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao