
EQUAL proiektuakEQUAL ekimenak lan merkatuko bereizketa eta desberdintasunei aurre egiteko modu berriak bultzatzea du helburu, horretarako nazioz haraindiko lankidetza sustatuz. Batasuneko ekimena da eta Europako Fondo Sozialak, Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundiek, Udal askok eta tokiko garapenerako agentziek elkarrekin finantzatzen dute, eta baita gizarte arloko hainbat enpresek ere.
Eudelek egiten du Euskadiko 11 EQUAL proiektuen finantza-kontrola; izan ere, elkarte horren ardura da proiektukide diren erakundeek gastuaren hautagarritasunaz Batasunean eta estatu bakoitzean indarrean dagoen araudia betetzen dituzten egiaztatzea. Honakoak dira aipatutako proiektuak: Gertu, Ariadna, Hazilan, Lamegi, Aurreratu, Kideitu, Mikrogunea, Donostia Auzolan, Denda, Enpleguaren Bidetik eta Lanerako Bideak.