
Galdetu: Erantzungo dizugu - 5. galderaUdalhitzek xedatutakoarekin bat etorriz, jai-ordua da larunbateko edo jaiegunen bezperako 22:00etatik igandeko edo jaieguneko 22:00etara arte egiten dena. Bestalde, gaueko ordutegia 22:00etatik 06:00etara bitartean egiten dena da; dena dela, lanaldiaren erdia edo gehiago gauez egiten bada, lanaldi osoa gauez egin dela ulertuko da. Hori guztia, langile publikoarentzat onartutako lan-egutegia astelehenetik ostiralera soilik izatea gorabehera.