Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 4. galdera

 

4.- Oporrak eta ezkontza-baimena; bateragarriak dira?


Udalhitzen 501. artikuluak honakoa dio: "Norberaren ezkontzagatik edo izatezko bikoteen erregistro publikoan izena emateagatik funtzionarioak hogei egun naturaleko lizentzia hartzeko eskubidea izango du, eta ospatu aurreko edo ondorengo egunetan hartu ahal izango da, ospakizun eguna barne; lizentzia oporraldiarekin lotzeko aukera ere izango da". Era berean, 38.4 artikuluak hauxe xedatzen du: "Funtzionarioek urtean zehar hartutako atsedenaldiek, jaiegunek, lizentziek eta baimenek ez dute ekarriko beren oporraldi gabe geratzea. Egokitzen zaizkion opor egunen kopuruan ez dute eraginik izango, ez badira norberaren gaietarako hartutako baimenak edo diziplina zigorrak; kasu horietan, egun horien bestekoan kendu beharko dira opor egunak".

Ondorioz, ezkontza-baimena eta oporrak bateragarriak dira. Hori guztia, zerbitzuaren beharrizanak eta langile publikoaren eskubideak kontuan hartuta, Udalak oporrak antolatzeko daukan eskumenari kalterik egin gabe.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao