Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 6. galdera

 

6.- Zein da 2007. urteari dagokion ordainketaren hazkundea, Udalhitz akordioen arabera?


Udalhitzen 92. artikuluko 8, 9, 10 eta 11. paragrafoetan ezarritakoa kontuan izanik, eta 2006. urteko KPI %2,7koa izan dela jakinik (2005ekoa baino baxuagoa, ordukoa %3,7koa izan baitzen), 2007. urteari dagokion ordainketaren hazkundeak soldata-masaren %4koa izan behar du.

Hazkunde hori kontzeptu guztiengatik ematen da (oinarrizko ordainketak eta ordainketa osagarriak, eta zerbitzu publikoen modernizaziora zein arrazionalizaziora eta produktibitatearen hobekuntzara bideratutako fondoa). Hori dela eta, 100eko 1eko hazkunde gehigarria aipatutako %4an sartuta dago. Hazkundea Estatuko Aurrekontu Orokorren Legearen 21.4 artikuluan dago jasota, eta osagarri zehatzaren hazkundera edo kontzeptu egokira bideratuko da, hurrengo ekitaldietan osagarritasun horiek egokitzeko eta, horrela, urtean 14 ordainketa egiteko (ohiko hamabi ordainketa eta ordainketa osagarri bi, ekainean eta abenduan).

Hau izan da, beste alde batetik, 2007ko urtarrilaren 16an eta otsailaren 5ean Udalhitzen Bitartekaritza eta Interpretazio Batzorde Paritarioan egindako bileretan Eudelek izan duen jarrera.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao