
Galdetu: Erantzungo dizugu - 3. galderaLangile Publikoen Oinarrizko Estatutuaren 48.2 artikuluan hitzez hitz adierazitakoaren arabera, egun horiek gozatzeko eskubidea dagozkion hirurtekoak betetzen direnetik izaten da, ez antzinatasuna bete eta hurrengo urte naturaletik aurrera. Zalantza hori sortu da Estatuko Funtzionario Zibilen Legearen 68.2 artikuluan ezarritako araudiaren (53/2002 Legearen 51. artikuluan emandako idazketa) ondorioz, izan ere, opor egun gehigarriak ezarri dira antzinatasuna betetzen den kasuetan, baina berariaz adierazi da eskubide hori antzinatasuna bete eta hurrengo urte naturaletik aurrera gauzatuko dela. Kasu honetan, aginduaren interpretazio literalaren menpe egon behar dute, eta, ondorioz, legeak bereizketarik egiten ez duen lekuan guk ez dugu bereizketarik egin behar; horrela, bada, dagokion hirurtekoa betetzeak egun gehigarriez gozatzeko eskubidea emango du.