
Ebazpena- 1Batzordeak uste du artikulua nahikoa argia dela, eta ez du beharrezko ikusten gaiari buruz eztabaidatzea; izan ere, uste du egokiagoa dela edozein zailtasun Erakundearen Ordutegiaren Kontrolerako Araudiaren bitartez konpontzea, artikulu hau interpretatuz egitea baino.
Erakundearen eta sindikatuen alderdiak bat datoz esatean hilean 4 ordutik gora egin daitezkeela lanalditik kanpo, beti ere, hiru zirkunstantzia hauek batera gertatzen badira:
a) Kontsultara, tratamendura eta azterketara doan pertsona langilea bera izan behar da; horretan, 59. artikulutik bereizten da, azken horretan langilea laguntzaile gisa joan baitaiteke (gehienez 4 ordu hilean).
b) Medikuaren agindu zorrotzak eraginda izan behar da eta behar bezala justifikatu behar da.
c) Zentroek ez dute izan behar langileari lan-ordutegitik kanpo joan ahal izatea ahalbidetuko dion kontsulta, tratamendu eta azterketarako ordurik