Eudel hauteskundeak 2011
Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 14. galdera

 

14.- 2/2006 Legearen 112.3 artikuluan, lurzoru-ondare publikoari dagokionez, ?ustiakuntzen erregistroa? aipatzen da. Berariazko erregistro batez ari da, kontabilitateko kontu bereiziak eta abar dituenaz, edo ondare horren kontrola eramatea nahikoa dela interpretatu behar da?


112.3 artikuluan aipatzen den erregistroaren izaera erregelamendu bidezko garapenik gabe interpretatuz gero, ulert daiteke inbentario-lanekin (ondasunenak eta baliabideenak) gehiago identifikatzen den ustiakuntzen erregistroa dela. Ez dugu ulertzen ondare horren kudeaketatik eratorritako kontabilitate independentea behar duen berariazko erregistroa denik.
Horrenbestez, erregistro-inbentario horren bidez, edukia emango litzaioke udalaren lurzoru-ondarearen jatorrizko helburuari; izan ere, horren helburu nagusia da ondare hori osatzen duten ondasunen eta baliabideen xedematea bermatzea, hori kontrolatzeko legez aurreikusitako ondorioetarako. Bestalde, ez da aldatu udalaren lurzoru-ondarearen izaera; izan ere, ?ondare independente? izaten jarraitzen du (112.1, eta ez ?kontabilitate independente?), baina, orain, erregistro gehigarri bat izango du, eta, praktikan, informazio hori antolatzeko modurik logikoena dirudi, baita aurreko araudiari jarraiki ere.

Horrenbestez, eta aurrekontuaren esku-hartzearen legezkotasun-txostenari begira, arraozitu beharko litzateke udalaren lurzoru-ondarera bideratutako zenbatekoak gainditu egiten duela aurrekontuan ?hirigintza-eraikigarritasunagatik doan lagatzeagatik? aurreikusitako diru-sarreren eta I. eta II. kapituluetako % 10aren batuketaren emaitza.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao