Eudel hauteskundeak 2011
Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 5. galdera

 

5.- Zein da 179.6 artikuluan aipatzen diren desjabetze-proiektuak onartzeko organo eskuduna?


2/2006 Legearen 174.3 artikuluan, udalak urbanizatzeko jarduera-programa onartu ondoren beste administrazioek esku hartzeko zenbait aukera jasotzen dira. 142. artikuluaren 2. atalean jasotzen denez, autonomia-erkidegoko administrazioak edo lurralde historikoetako foru-aldundiek, salbuespenez edo udalen aginduz, hirigintza-antolamendu egokia lortzeko antolamendu-, urbanizazio- eta egikaritze-tresnak aurkeztu, izapidetu eta onartu ahal izango dituzte. Hori horrela bada, hau baiezta daiteke: jarduten duen administrazioaren eta organo desjabetzailearen arabera, zuzena da ?organo eskudunaren? erreferentzia, kasu horretan, legegileak ?agian salbuespenezko mekanismo horren erabileran gehiegizko konfiantza izanik? diseinatutako sistemaren koherentziari eutsi nahi izan baitio, aukera hori eskura izanik.

Horri jarraituz, eta 179.6. artikuluan agertzen den ?organo eskuduna? terminoa zentzu horretan ulertuta, izapideak eta onarpena udalaren esku daudenean, ?organo eskuduna? zein izango den zehaztea soilik geratuko litzateke; hori kasu gehienetan gertatuko dela ulertzen da. Horrela, bada, desjabetze-proiektua hirigintza-kudeaketako tresna bat dela onartuta, Toki Araubidearen Oinarrien Legearen 21.1.j) artikuluak hau xedatzen duela ikusiko dugu: alkatearen eskuduntza da hirigintza-kudeaketako tresnak eta hirigintza-proiektuak onartzea. Zehatzago esanda, Toki Araubidearen Oinarrien Legea azken aldiz aldatu zuen 57/2003 Legeak berariaz adierazten du, 21.3 artikuluaren azken tartekian, alkateak tokiko gobernu-batzordean eskuorde ditzakeela eskuduntza horiek.

Horretaz gain, kontuan izan behar da hauxe dela desjabetze-prozedurei buruzko 178 artikuluaren berrikuntzarik garrantzitsuena ?auzitegietan jada finkatua zegoena?: udalak edo foru-aldundiak jarduten duen kasuetan, presaz okupatzeko deklarazioaren izapideak udalaren edo foru-aldundiaren adostasuna soilik beharko du (178.2). Horrenbestez, uler daiteke proiektu horiek onartzeko prozedura bifasikoak gainditzearen alde egin duela autonomia-erkidegoko legegileak, baita desjabetze-prozesu guztietan esku hartzeko udalen eta foru-aldundien eskumenak parekatzearen alde ere, betiere Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeak eta hirigintza-araudiak onartzen dituzten bermeak errespetatuta.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao