
Galdetu: Erantzungo dizugu - 4. galdera35.4. artikuluari jarraiki, eraikigarritasun haztatua biderketa baten emaitza da; hau da, hirigintza-eraikigarritasunaren eta haztatze-koefizienteen arteko biderketaren emaitza. Koefiziente horiek, halaber, erabilera bakoitzaren eta eragin-balioaren zatiketaren emaitza izango dira. Horrenbestez, gerta liteke nahikoa izatea haztatze-koefizienteak aldatzea (hirigintza-eraikigarritasuna aldatu gabe) eraikigarritasun haztatua igotzeko. (Eraikigarritasun haztatua igo egin liteke, gainera, erabileren eragin-balioa jaitsita).
Horrenbestez, ?eraikigarritasun haztatua igotzea? hirigintza-eraikigarritasuna igoko duen igoera gisa ulertu beharko litzateke (bai erabilerari eutsi eta hirigintza-eraikigarritasuna bera igotzen delako, bai erabilera aldatzen delako ?adibidez, egun industria- edo merkataritza-erabilera duena bizitegi-erabilerako bideratzea? eta, horrenbestez, hirigintza-eraikigarritasuna igotzen delako). Hau da, gora egiten duela balora daiteke:
?Betiere aurreko erabilerari eusten zaiola ulertuko da, baina eraikigarritasun fisikoak igo egin behar du eraikigarritasun haztatua igoko bada. Hori gabe, ezinezkoa da hura.
?Betiere aurreko erabilera aldatu dela ulertuko da, hirigintza-eraikigarritasuna igo edo ez; aurreko erabileren (edo aurretik zehaztutakoen) edo ondorengo erabileren (edo etorkizunerako aurreikusitakoen) haztatze-koefizienteak aplikatzetik aterako den eraikigarritasun haztatuaren gorakadaren mende egongo da.
Ildo horretan, ikus legearen 22.2 artikulua ere, lurzoru urbanizagarriaren eta hiri-lurzoru finkatu gabearen jabetzari buruzko legezko hirigintza-edukia garatzen duena.