Galdetu: Erantzungo dizugu - 19. galderaLehen Xedapen iragankorreko azken paragrafoan adierazitakoari jarraiki, baserriak berreraikitzeko 2/2006 Legea indarrean jarri zenean emateko zain zeuden baimenak 2/2006 legeak hartuko ditu. Legea indarrean jarri ostean eskatutako baimenen kasuan, aurreikusitako atzeraeraginari dagokionez lehen aipatutakoarekin sistematikoki bat etorriz, lurzoru urbanizaezineko erregimen orokorrari buruzko lege berriko xedapenak berehala aplikatzekoak dira (1. DT, lehen paragrafoa, lehen tartekia) plangintzak ezartzen duenaren aurrean eta gerora udalean jaso daitezkeen baimenak emateari dagokionean (plangintza orokorra 2/2006 Legeko edukien plangintza orokorrera osorik egokitu arte). Zehazki, 30.3 artikuluan jasotzen den adibidean, higiezin osoaren konposizio bolumetrikoa ezartzen da baserriak berreraikitzeko gehiengo mugatzat. Baserri horretan ustiapen ekonomikoa, baratzekoa edo abeltzaintzakoa badago, 2/2006 Legearen 31. artikuluaren arabera izapidetzea komeni da.