Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 16. galdera

 

16.- Zer agintari judizialen aurrean aurkeztu behar dira hirigintza-proiektuen behin betiko onarpenaren aurkako administrazioarekiko auzietarako helegiteak?


Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraiki, Salen ezagutzatik baztertu egiten dira ?edozein hirigintza-tresnari? buruzko aurkaratzeak; hala ere, 10.1.a) artikuluari jarraiki ?8.1 artikulutik kanpo dagoenez?, epaile-ebazpenen batek ulertzen zuen hirigintza-proiektuen aurkako helegiteak Salan ere aurkez zitezkeela.2/2006 Legearen 59. eta 60. artikuluei erreparatuz gero, hirigintza-proiektuek behin betiko galdu dute ?plan? izaera, eta, horrenbestez, 2/2006 Legean ?hirigintza-tresna? izaera galtzen dutela ulertzen da (aurreko hirigintza-araudiak zalantza sortzen zuen helegitea ezagutu behar zuen agintari judizialaren zehaztapenari buruz). Horrenbestez, helegitea administrazioarekiko auzietarako auzitegietan aurkeztu behar dela defendatzen da. (Ikus, halaber, 2.2 xedapen gehigarria).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao