
Galdetu: Erantzungo dizugu - 17. galderaLegeztatze- eta zehatze-prozedurak bateragarriak dira, baina izapideak bereizi egin behar dira (aldi berean egin daitezke, 242. art.). Hala, legeztatzearekin batera izapidetzea hautatuta ere, zehapen-txostena legeztatzearena amaitu ostean ebatzi beharko da; izan ere, litekeena da zehapena aldatzea hirigintza-jardueraren legeztatzeak duen arrakastaren arabera.
Uler daiteke legeztatze-prozedurak, lehengo legediaren arabera hasi bazen, lehengo legediaren bideak eta moduak bete beharko lituzkeela, betiere defendatuta ez dela norbanakoen eskubideen murriztailea, ez-mesedegarria edo zigortzailea. Administrazio-unitateko printzipioak, segurtasun juridikokoak eta legeen atzeraeraginik eza aplikatuko liezazkioke.
Zehapen-prozedurari dagokionez, zehatzeko xedapenen atzeraeragintasunik ezaren printzipioari buruzko EEko 9.3. artikuluari eta 30/1992 Legearen 128. artikuluari jarraiki, aipatu beharra dago hirigintzako arau-haustea egiten den unean indarrean dauden zehatzeko xedapenak ezarri behar direla, xedapen berriek ustezko arau-hausleari eragin mesedegarria egiten diotenean salbu. Bi araudiak alderatuta, oro har, 2/2006ko Legeak ezartzen dituen isunak eta zehapenak larriagoak dira. Prozedurari dagokionez, eta herritarrentzako bermeekin konparatuta, ulertzen dugu, oro har, 1976ko Lurzoruaren Legeak eta Hirigintza Diziplinaren Arautegiko 66. artikuluak eta hurrengoek, 2/1998ko Legearekin osatutakoek, EAEko Administrazio Publikoen zehatzeko ahalari buruzkoek, egun indarrean dagoen 2/2006 Legearen berme berberak dituztela. Hala ere, analisi eta gogoeta orokor hau aztergai dagoen objektu partikularrarekin kontrastatu behar da.