Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 10. galdera

 

10.- Lurzoruaren Lege berriaren 77. artikuluan, hiri-lurzoru finkatu gabeetako eta lurzoru urbanizagarrietako gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasuna zehazten dira.
a.- Zer gertatzen da lurzoru urbanizagarri finkatuarekin; hau da, ez al da gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasunik zehazten?
b.- Gerta al liteke legeak hiri-lurzoru finkatu gabearentzat legez aurreikusitakoa baino eraikigarritasun txikiagoa aurreikustea udal-plangintzak hiri-lurzoru finkatuan?


Hain zuzen ere, ondorioztatu beharko litzateke 2/2006 Legearen testuak ez dituela zehazten hiri-lurzoru finkatuetarako gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasun-estandarrak. Hori ez da oztopoa, ordea, udal-plangintzan zehaztapen hori ez finkatzeko, udal-antolaketan hiri-lurzoru finkatuaren kalitate iraunkorra horrela bermatu behar dela uste bada; hau da, mugaren bat jarrita. Hala ere, zaila izan liteke eraikuntzak finkatutako hiri-orubeetan eta -partzeletan ezartzea.

Udal-plangintzak hiri-lurzoru finkatuan legeak hiri-lurzoru finkatu gaberako aurreikusten duen eraikigarritasuna baino txikiagoa aurreikusten duen kasuari dagokionez, aukera teorikoa dirudi, praktikoa baino gehiago, hiri-lurzoru finkatuak ez baitu eraikigarritasunari buruzko zehaztapenik beharko (dagoeneko finkatuta baitago, eta ezin baita antolatu beharreko esku-hartze berririk egin). Gerta liteke, ordea, hiri-lurzoru finkatuak hiri-lurzoru finkatu gabeak izango duen baino okupazio zabalagoa izatea, baina hiri-aldakuntzako edo -berrikuntzako jardueraren bat egitea beharrezkoa den unera arte gertatuko da hori (2/2006 Legearen 77.2 artikulua).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao