Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 2. galdera

 

2.- Lege berria indarrean jarri aurretik hasierako onarpena zuten plangintza orokorrak berrikusten direnean, "beharrezkoa da udal-plangintzako aholku-batzordearen txostena" (7.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien kasuan).


Lehenik eta behin, baiezta daiteke ez dela aurreikusten plangintza orokorra onartzeko prozedura zehazteko garaian txosten hori barneratzea (90. artikulua eta hurrengoak). Bestalde, adierazten da hasierako onarpena duten dokumentuentzat lege berria malguagoa izango dela, 2. xedapen iragankorraren lehen ataleko 6. eta 7. paragrafoei erreparatuz gero, eta udal bakoitzaren esku egongo dela lege berrian aurreikusitako eduki eta zehaztapen berrietara egokitzea. Halaber, lege honetan aurreikusitako prozeduraren bidez eman ahal izango zaie behin betiko onarpena.

Prozedurari dagokionez, 90. eta 91. artikuluak (planak izapidetzeko eta onartzeko modua arautzen dutenak) eta 109. artikulua (udal-plangintzako aholku-batzordearen funtzioak arautzen dituena) kontuan izanik, hau adierazten da 109.2 artikuluan: udalaren plangintza orokorra egiteko ardura duten administrazioek egindako azterlanen, egitarauen, jarraibideen eta jardunbideen berri izango du batzordeak; fase hori gainditua dute plangintzari hasierako onarpena eman dioten udalek.

Hala eta guztiz ere, prozesu horretan, arrazoitu eta azaldu egin beharko dira herritarrek parte hartzeko irekitako prozesuetan jasotako ekarpenak (109.4. artikulua).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao