Galdetu: Erantzungo dizugu - 9. galdera2/2006 Lege berriaren lehen irakurketan, badirudi berrikuntzak izan direla 1976ko testu bateginaren 27. artikuluan ?lizentziak eteteko araudia? eta 16/1981 Legegintzako Errege Dekretuaren 8. artikuluan ?baimenak eta lizentziak borondatez eteteko aukera ematen zuen (hasierako onarpenaren ondorengo automatikoaren aurrean) ?planak formulatzeko erabakia? hartzen zenetik aurrera?. Hala ere, interpretazio literala eginez gero, udalaren hirigintza-dinamikan beharrezkoa den baliabide hori ez alboratzeko, hau defenda daiteke: planeamendua berrikusten den kasuan soilik egin beharko litzatekeela borondatezko etetea ?hasierako onarpenetik? (2/2006 legearen 85.1 artikulua). Kasu horretarako geratzen da, izatekotan, aurrerakina idatzi beharra; kasu horretarako planteatzen da, berariaz, borondatez eteteko gaitasuna ?aurrerakina egiteko akordioa onartzen denetik? (gogora dezagun aurrerakina hautazkoa dela aldaketan; 87.1. artikulua).
Bestela, eta prestaketa-ekintzek eta aldez aurreko azterketek (2/2006 Legearen 86. artikulua) barruko administrazio-eraginak soilik izan ditzaketenez, logikoa ez den baieztapen hau egin liteke: lizentzien eta baimenen borondatezko etetea plangintza-tresnen izapidetzean amaitzen da, aurrerakina idatzi gabe, ez baita eraginkorra.Hala ere, ikuspegi finalistatik eta sistematikotik aztertuta, interpretazio horrek ez luke lagunduko 85.1 artikuluari zentzua ematen, hasierako onarpenetik borondatezko etetea 85.3 artikuluan araututako etete automatikoan barneratuta geratuko bailitzateke.