
Galdetu: Erantzungo dizugu - 8. galderaZiur asko, babestutako etxebizitza-mota bat baino gehiago eraikin berean kalifikatzeko zailtasuna gastuaren administrazio-kontrolerako ezinbestekoak diren etxegintza- eta urbanizazio-gastuen batez bestekoa egitearen ondorio izango da, autonomia-erkidegoko etxebizitzaren babes-sistemaren oinarria den heinean.
ERANTZUNAZentzu horretan, eraikinean jarriko diren babes publikoko etxebizitza-motak jarduera-marjina handiagoa ematen duten prezioak ezartzen baditu (adibidez, udal-etxebizitza tasatuen edo beste birralojatzeko etxebizitzetan), hori aukera bat izan liteke, baina zailtasunak sortuko dizkie ?kalifikatu? (edo beste sistema baten bidez prezioa kontrolatu) behar duten zerbitzuei. Hala ere, une honetan, eta araudia (Eusko Jaurlaritzak birralojatzeko etxebizitzei buruz eta udalak udal-etxebizitza tasatuei buruz gauzatzen dituzten gutxienekoen araudia) garatzen ez den bitartean, arinegia litzateke hori baieztatzea.
Babes publikoko etxebizitza-mota bat babes ofizialeko etxebizitza bada, ezin dira eraikin berean kokatu, eraikina osoko erregistro-finkatzat hartzen bada (315/05 Dekretuaren 7. artikulua).