
Galdetu: Erantzungo dizugu - 11. galderaLurzoru urbanizaezinean bordentzako, txabolentzako, ukuiluentzako eta abarrentzako (ohiko bizitegi izateko beharrezko izaerarik gabeak) landa-erabilerako lizentziak baimentzeko aukerari dagokionez, onartu egiten da erabilera hori (28.3 artikulua), landa-izaera duelako, ez duelako lurzoruaren hirigintza aldatzen eta ez delako hirigintza-helburuetarako erabiltzen. Erabilera onargarriak dira ?nekazaritza-ustiategiei lotutako eraikuntzak?, Lurralde-antolamenduaren gidalerroei jarraiki, baldin eta mendekotasun- eta neurri-harreman egokiak badituzte aprobetxamenduarekiko (8.5 F gidalerroa). Udal-plangintzek ere jasotzen dute, eskuarki, nekazaritza-erabilerekin lotutako aukera hori. Ulertzen da berariaz nekazaritzako, baratzezaintzako eta abeltzaintzako ustiategiei lotutako bizitegi-erabilerarako prestatuta dagoela 31. artikuluko prozedura, eta, horrenbestez, neurriz kanpokoa dela planteatzen den kasurako. Beraz, lizentzia beharko dutenez (207.1.b), 28.3 nahiz 28.4 artikuluetan arrazoitu daiteke lizentzia hori ematea, baita 2/2006 legearen 28.5.c) artikuluaren helburua (eta ez izaera literala) dirudien horretan ere; nekazaritzako legediari eta udal-plangintzari dagokie.