Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 15. galdera

 

15.- 2/2006 Legearen 114. artikuluan xedatzen denez, aurrekontuetan udalaren lurzoru-ondarera bideratutako kopurua ezin da izan diru-sarrerei buruzko I. eta II. kapituluen % 10 baino baxuagoa.
1- Beharrezko al da gastuen aurrekontuan banaka jasotzea baliabide horiei emandako erabilera; hau da, modu independentean egitea aurrekontua?
2- Baliabide horiei eman behar zaien erabilera aurreko legeak baino gehiago mugatzen du; izan ere, gizarte-intereserako erabilerak ematea baimentzen zuen lehengoak. Interesgarria litzateke udalentzat baliabide horiei eman dakizkiekeen erabilerei buruzko katalogoa egitea. Legeak zerrenda egiten duen arren, zalantzan jar baitaiteke jarduera batzuk erabilera horietan sartzen diren edo ez.


Ez dirudi oso logikoa denik gastuen aurrekontuan banaka eta modu xehatuan jasotzea baliabide horiei emandako erabilera. Horrek, gainera, zentzu handiagoa izango luke udalaren lurzoru-ondarea erabiltzeko diseinuan. Arlo hori ez da berritzailea araudian. Dena den, badirudi sortu edo egokitu egin beharko den inbentario osagarri horretatik (udalak betebehar hori izan nahiz ez) antolatu edo kontrolatuko dela dena. Hala ere, erregistroaren eta aurrekontuaren arteko informazioa lotzeko bideak izan beharko ditu udal bakoitzak, egiten diren proiektuen gastuak ezagutu ahal izateko, baita urteen arabera xehatutako lurzoruaren udal-ondarearen funtsetarako egozpena ere.

Indarrean dagoen legea, horrenbestez, Lurzoruaren ondare publikoari buruzko aurreko 20/1998 Legea baino murriztaileagoa da, baina, lurzoruaren ondare publikoaren balizko erabileren katalogo generikoa egin ordez, nahikoa litzateke erabilerak baimentzeko motibazioa ez baztertzea; horren oinarri juridikoak 1992ko Lurzoruaren Legearen testu bateginaren 276.1 eta 280.1 artikuluetan eta 2/2006 Lege berriaren 111. eta 115. artikuluetan jasotzen dira.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao