Galdetu: Erantzungo dizugu - 6. galdera207.5 artikuluan aipatzen da udal-ordenantzek hala xedatzen dutenean soilik salbuetsi ahal izango direla lizentziak lortzeko betebeharretik udalaren lurretan sustatzen diren eraikuntza-, etxegintza- eta instalazio-jarduerak, betiere proiektu teknikorik behar ez badute eta ?jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri eta arriskutsuak ez badira?. Xedapen horrek ez ditu ezabatzen obra txikiak egiteko lizentziak, baina udalei eskumen zabala ematen die beti kontrolatzeko oso konplexuak izan zaizkien obrak baimentzeko lizentzia-prozedurak gainditzeko. Artikulu horretan jasotako zehaztapenak beharrezko hausnarketa-epea eskatuko die udalei, eta, dena den, lizentzia hori eskatzaileak udalari aurrez eta idatziz igorritako jakinarazpenak ordezkatu beharko du; jakinarazpen horrek egingo diren obren berri eman beharko du, hain zuzen ere.