Galdetu: Erantzungo dizugu - 7. galderaHirigintzako kudeaketaren erregelamenduaren 106. artikuluak xehetasunez arautzen du partzelazioa, baina berriz arautu da 2/2006 Legearen 38. artikuluan eta hurrengoetan. Birpartzelazioari buruzko arlo asko ez dira legean garatzen, eta erregelamendu bidezko garapenera igortzen dira. Erregelamendu bidezko garapen hori gauzatu artean, Hirigintzako kudeaketaren erregelamendua erabiliko da, baina horrek ezingo du eraldatu birpartzelazioaren diseinu berria araudi berrian.
Lankidetza-sistema egikaritzeko sistema publiko batekin batera arautzen duen 173. artikuluari interpretazio bat eman behar zaion arren, jabeek hirigintza-intereseko elkarteak osatzeko aukera jasotzen da (148. artikulua), baina ?urbanizatze-obrak egikaritzen laguntzeko? eta "urbanizazio-obren gastuaren finantziazioari? buruzko akordiora iristeko aukerak baino ez. Hasiera batean, egikaritzeko sistema publiko horrekiko koherentzian, badirudi administrazioak izango duela birpartzelazio-proiektua egiteko ardura (43. artikulua eta hurrengoak) eta sistemaren osoko kudeaketa bereganatzen duela; hala ere, 173.4 artikuluan, ?sistemaren kudeaketa eta urbanizazioaren egikaritzea? eskuordetzeko aukera jasotzen da.
Norbanakoen esku-hartzeak, hirigintza-intereseko elkarteetan bilduta egon nahiz ez ?gehiengo handien murrizketarik gabe; oro har, gainditu egin dira, zentzu murriztailean, lege berrian?, ondorengo une batean izango dira; hala ere, aurretiaz, edo administrazioak izapidetutakoaren kontraproposamen gisa, birpartzelazioa aurkezteko ekimena har dezakete, urbanizazio-obren finantziazioa bere gain hartzeko, baina udala ez da mugatuko sistema hori erabiltzeko dinamikan, Hirigintzako kudeaketaren erregelamenduaren 106. artikuluetan jasotako edukiengatik eta epeengatik (kontuan izan behar da, halaber, edozein jabekidek, Hirigintzako kudeaketaren erregelamenduak ezarritako gehiengoa osatu edo ez, onarpena merezi duen birpartzelazio-proiektua aurkezten badu, gastu hori ordaindu beharko litzaiokeela).