Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 13. galdera

 

13.- Baimendu al daiteke indarrean dagoen plangintzak onartutako lurzoru urbanizaezineko etxebizitzak handitzea? Ezin badira baimendu, zer gertatuko da Legea indarrean jarri aurretik eskatu diren baina oraindik ebazpenik ez duten mota horretako lizentzia-eskaerekin?


2/2006 Lege berriari jarraiki, baimendu daiteke lurzoru urbanizaezinetan dauden etxebizitzak handitzea. Hala ere, lizentzia horiek emateko prozedura konplexuagoa da orain, lurzoru urbanizaezina arautzen duten artikuluak (28-31) irakurriz gero ondoriozta daitekeenez, eta, zehazki, 31. artikuluari erreparatuz gero.

Eskatuta dauden baina ebazpenik jaso ez duten lizentziei dagokienez, lehen xedapen iragankorraren hirugarren atalaren azken paragrafoan aurreikusitakoari jarraiki, 2/2006 Legeak ezartzen duenari lortu behar gatzaizkio. Prozedura, zalantzarik gabe, konplexuagoa izango da, eta informazio osagarria ere eskatu beharko da, baina horrek ez du esan nahi lizentzia hori emango ez denik. Dena den, komeni da ohartaraztea prozedura berri horri jarraiki baimenik ematen ez bada baina aurreko hirigintza-araubideak onartu egingo balu ?lur-mota horrentzat eskatutako hirigintza-baldintza guztiak bete ondoren? ezin dela baztertu administrazioari erantzukizuna eskatzeko aukera (Estatuko 6/1998 Legearen 44.2 artikulua).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao