Eudel hauteskundeak 2011
Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 32. galdera

 

32.- Zoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege berrira egokitu gabe dagoen planteamenduan zein da Hirugarren Xedapen Iragankorraren hirugarren paragrafoaren norainokoa 144.2 artikuluaren aplikazioari begira?


Hirugarren xedapen iragankorraren 3. Paragrafoaren (3.XI.3.) ariora, 2/2006 legea indarrean jartzean hasierako onespena eskuratu ez duten konpentsazio-proiektuetarako arauketa ezarri da, bi egoera gertatzen direnean:
a) Lege berria indarrean jarri aurretik behin betiko onetsi ez den antolamendu xehea betearazten denean (antolamendu-eremuen mugapen zehatza bezala ulertuta). Kasu horretan, edukia, araubidea eta izapidetza-prozedura 2/2006 lege honetan ezarritakoaren mende geratuko da.
b) Lege berria indarrean jarri aurretik behin betiko onetsitako antolamendu xehea betearazten denean (antolamendu-eremuen mugapen zehatza bezala ulertuta, aldatzeko modukoa, baina kudeaketa-ondoreetarako identifika daitezkeenak eta definituta daudenak). Hain zuzen ere, lege honetan ezarritakoari heldu beharko zaio zoru-moten kasuan kasuko berdinketei dagokienez.

Egoera ohikoena bigarrena da, eta 2/2006 legea aplikatu ahal izateko, beharrezkoa da Seigarren Xedapen Gehigarria aztertzea, berdinketa terminologikoak arautzeko unean, azken paragrafoan, indarrean utzi du teknika hori erabiltzen duten plangintza orokorreko tresnetarako banaketaren eredu-aprobetxamenduaren arloen teknikak arautzen dituen hirigintza-arauketa, betiere lege honetan ezarritakora egokitzen ez diren heinean (gehieneko egokitzapen-epea zortzi urtekoa da, bigarren xedapen iragankorraren azken paragrafoa aintzat hartuta). Hortaz, aurreko arauketa erabili behar da betearazpen-unitateen mugapenari begira (berriak edo antolamenduaren aldaketa puntualen batekin batera). Izan ere, aurreko arauketan bakarrik ageri dira ondoreak dakartzaten banaketa-arloak, mozkinak eta zamak modu berdinean banatzeko eremu gisa, eredu-aprobetxamenduari erreferentzia eginez. Horrela, aurreko arauketaren arabera kudeatutako hirigintza-zamen eta ?mozkinen banaketarekin zuzenean edo zeharka zerikusia duten gaiei hirigintza-arauketari buruzko 2/2006 lege berria (144.2 artikuluan jasotako erregelak) aplikatuz gero, ekitaterik gabeko banaketa ezarriko litzateke, banaketa eta antolamendua beste atxikipen-irizpide batzuen bidez egiteagatik, baina, aldi berean, lege- eta ekitate-betebeharren arabera informatuta (5/1998 Legearen 5.2 art.)



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao