Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 33. galdera

 

33.- Hirigintza-ordenantzan udalean izaera gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak edo arriskutsuak ez dituzten jarduerak (proiektu teknikorik behar ez dutenak) egiteko lizentziak baimentzeko izapidetza sinplifikatua arautu ahal izango litzateke?


Badirudi Zoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legearen 207.5 artikuluan eta Ingurumena babesteko 3/1998 Lege Orokorraren 55.2 artikuluan ezarritakoaren artean kontraesana ageri dela. Ziurrenik ere, kontraesana horren oinarria ingurumenaren eta hirigintzaren jarduera-lizentzien izaera bikoitza da. Hirigintzaren ikuspuntutik, 2/2006 legean jasotako 207.5 artikuluaren bigarren idatz-zatian ezarritakoaren ariora, udal-ordenantzek izapidetza ezartzeaz gain, hori sinplifikatuko dute gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak eta arriskutsuak ez diren jarduerak egiteko helburuarekin. Zernahi gisaz, ingurumen-arauketa kontuan hartuta, ingurumen- eta osasun-arloan eragin eskasa izanik lizentzia (jarduera-lizentzia) eskuratzeko prozedura sinplifikatuaren xede izan daitezkeen jardueren lotura "arauz" zehaztuko da, aurretiaz ondore horretarako ezarri betekizunen betepenarekin. Horrenbestez, 2/2006 Legearen 207.5 artikuluaren bidea, hala denean, ingurumenean eta pertsonen osasunean eragin eskasa duten jarduerei begira soilik gaituko da, baldin eta hori ezartzeko proiektu teknikoa galdatzen ez bada.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao