
Galdetu: Erantzungo dizugu - 31. galdera28.5. artikuluko aipamenak bide eta errepideei dagozkien sektore-eskumenei egiten die erreferentzia; ezin zitekeen bestela izan gure ordenamendu juridikoan. Dena den, aipamen horrek ez du esan nahi Errepide eta Bideen Foru Arauaren azken aldaketako 19. artikulua nahitaezko egin behar denik, artikulu horretan hautazkoa da Udalaren titulartasuneko diren bide eta errepideen definizioak jasoko dituzten plan bereziak egiteko eskubidea. Ildo horretan, eta Foru Araura joz, haren 3. artikuluan zehazten denaren arabera, arau honen xede diren bideak Udalaren titulartasunekoak dira, eta, (4. artikulua) Gipuzkoako Batzar Nagusien eskubideei kalterik egin gabe, bide horien titular diren administrazioei dagokie haiek eraikitzea, aldatzea, kontserbatzea, ustiatzea eta defendatzea. Horrekin ez dugu esan nahi kasu batzuetan gai horri dagokion plan berezi bat egitea egokiena izango litzatekeenik; neurriz kanpokoa izan daiteke bide berri bat irekitzeko edo lehendik dagoenen bat aldatzeko.