Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 3. galdera

 

3.- Plangintza orokorra onartzeko prozedurako ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren txostena eskatzeari dagokionez, zein da "ingurumen-organoa"?


Udalerri bakoitzaren biztanle-kopuruak baldintzatuko du hori, erabakigarria baita datu hori plangintza onartzeko funtsezko organoa definitzeko, LGMAren 44. artikuluari eta autonomia-erkidegoko 183/2003 Dekretuari jarraiki.

a) Udalerriak 7.000 biztanle edo gutxiago baditu, foru-aldundien ?ingurumen-organoei? eskatu beharko zaie. Hala jasotzen da 91.8 artikuluan; artikulu horretan adierazten denez, foru-aldundiak dira plan orokorren behin betiko onarpena emateko eskumena duten funtsezko organoak (ikus, halaber, LGMA lege orokorraren 44. 2 artikulua).

b) Udalerriak 7.000 biztanle baino gehiago baditu, autonomia-erkidegoko ingurumen-organoari eskatu beharko zaio (LGMAren 44. 1 artikulua).Azken kasu horretan, 91.2 artikuluaren bigarren tartekiari erreparatuz gero, ezin da jakin amaierako txostena ingurumen-organo horrek igorriko duen edo Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduko Batzordearen txostenaren bidez jakinaraziko den (ikus, halaber, 183/2003 Dekretuaren 9.3 artikulua.). Hala eta guztiz ere, hau zehazten da LGMA lege orokorra garatzen duen 183/2003 Dekretuaren 5. artikuluan: ?Ingurumenaren gaineko eraginari buruzko aldez aurreko txostena eta amaierako txostena Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoak edo, hala badagokio, lurralde historikoetako foru-organoak egingo ditu?. Horrenbestez, irizpide hori erabil dezakete udalek eskaera egiteko. Hala ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamendurako Batzordeak ebatz dezakeen espedientean barneratuko da ebazpena; 2/2006 Legearen 91.2 artikuluaren azken tartekian hori zehazten dela dirudi.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao