
Galdetu: Erantzungo dizugu - 1go galderaAraudi berrian ez dute lekurik aurreko hirigintza-legeriaren fruitu diren arau subsidiarioek. Udal guztiek zortzi urteko epea dute hiri-antolamenduko plan orokorra behin betiko onartzeko, legea indarrean jartzen denetik kontatzen hasita (2006ko irailak 20), bigarren xedapen iragankorraren lehen atalaren azken paragrafoan xedatzen denari jarraiki. Hala ere, arau subsidiarioek 2/2006 Lege berria betetzeko gauzatu beharreko berrikusketak eta egokitzapenak udal bakoitzaren hiri-antolamenduko tresna orokorren arabera egingo dira, ondorio guztietarako.