Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 20. galdera

 

20.- Udalerri batean HAPN automatikoki berrikusteko epea agortu bada eta haren berrikuspena behin-behinekoz onartu bada, onar daiteke egiturazko ordenazioari eragingo dion lehengo planaren xedapen-aldaketa bat, hasieran onartutako Berrikuspeneko zehaztapenak aurreratzea xede duena?


Galdera honetan, komeni zaigu jakitea HAPNn dagoen berrikuspen-prozesua gidatzen duen erregimen juridikoa zein den; alegia, berrikuspena 2/2006 Legera egokitzen zergatik egokitzen den: hasiera batean 2/2006 Legea indarrean jarri ostean onartzeagatik (2. DT, seigarren paragrafoa) edo, indarrean jarri baino lehen onartu arren, aurreko legediaren arabera, Udalak bere edukiak lege berrira egokitzea erabaki duelako. Bi kasuetan, plan orokorra formulatzerakoan lortutako hasierako onespen-akordioak automatikoki zehazten du gehienez bi urtean (plan orokorretan) ?onespena eta baimena ematea? galarazten dela (85.3 art.). Galarazpen hori ezin da saihestu, epea pasatu ostean edo plangintza behin betikoz onartutakoan ez bada. Aurreikusitako zehaztapenek indarrean dauden hirigintza erregimenak aldatzen dituzten eremuetan sartuko dira galarazpen horiek. Galderatik ondorioztatzen den moduan, lehengo planaren xedapen-aldaketak hirigintzako ordenazio-esparruari eragiten badio, eta, berrikusitako hirigintza-ordenazioa hasieran onartua bada, ezezko erantzuna izango du.

Lehengo araudiari dagokionez, bestalde, erantzuna baiezkoa izan daiteke. 1976ko TRko 27. artikuluan eta hurrengoetan eta 16/1981 EDko 8.3 artikuluan izango luke oinarria horrek, baita Plangintza Arautegiko 120. artikuluaren garapenean ere. Han espresuki jasotzen da ?baimenak? emateko aukera (hori xedapen-aldaketa bat baino ekintza administratibo arriskutsuagoa da kalte-ordainen ondorioetarako, plangintza aldatzen duen Udalaren arduragatik), betiere indarrean dagoen erregimenean oinarrituta, plangintza berriaren zehaztapenak onartzen diren heinean.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao