
Galdetu: Erantzungo dizugu - 25. galderaUlertzen da Hirigintzako Jarduketa Programan zehaztapen nahikoa jaso daitekeela aldi berean egiteko hirigintza eta eraikuntza jarduerak. Ildo horretan, 156.8. artikuluak jasotzen duen antolamendu zehaztua garatzeko aukera interpretatzen da, 2/2006 Legeko 189.2 artikuluaren arabera.
Hirigintzako Jarduketa Programak garatzea beharrezko ez den kasuetan, aurreko arautegiaren arabera onartutako antolamendu zehaztua duelako lurzoruak (eta, agian, arrazoi horrengatik), ez litzateke kontrajarria izango Hirigintza Kudeaketarako Arautegian zehazten diren artikuluen edukiaren araberako hirigintza-garapena, nahiz eta, 2/2006 Lege berrian (3. Hirugarren xedapen iragankorrean) jasota dauden forma eta prozedurekin, ez den ulertu behar aukera hori alde batera uzten dela (ikus 163.2. artikulua, "plangintza egikaritzea" eta ?urbanizazioa erabat egikaritze?ko betebeharrak aipatzen dituena).