Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 24. galdera

 

24.- 214. artikuluaren arabera, konpainia hornitzaileek lehen erabilerako udalaren lizentzia eskatu beharko dute, hainbat hornikuntza behin betiko kontratatzeko. Udal-sustapeneko oin berriko eraikitzeen kasuan, obraren proiektua eta zuzendaritza Udal Zerbitzu Teknikoek egin dituztenetan:
a) dagokion Zerbitzu Teknikoak emango duen obra-bukaerako ziurtagiria jo daiteke lehen erabilerako lizentziaren baliozko ordezkotzat, 214. artikuluan xedatutakoari jarraikiz?
b) ordezkotzat balioko ez balu, zein izango litzateke dokumentu hori?


Udal-sustapeneko oin berriko eraikitzeetarako ez da hirigintza-lizentziarik behar, 2/2006 Legeko 207.4. artikuluan jasotakoaren arabera. Hala ere, obra horiek eraikuntza proiektu teknikoa eta plangintza betetzen direla egiaztatuko duten "baldintza" berak bete beharko dituzte. Betetze hori dagokion Zerbitzu Teknikoak egindako obra-bukaerako ziurtagirian egiaztatuko litzateke, adierazi bezala, eta "ondorioak ere haren [hirigintzako lizentziaren] berak izango dira, lege honen ondorioetarako". Hortaz, 2/2006 Legeko 214. eta 207.4. artikuluak aintzat hartuz, hain zuzen ere, ondoriozta daiteke konpainia hornitzaileen zerbitzuak behin-behinean kontratatzeko, udal-obrak direnean, nahikoa izango litzatekeela aipatutako ziurtagiria aurkeztea, legean bertan xedatutakoari jarraikiz. Dena den, kontuan izanik konpainia horiek ez dutela euren gain hartzen lizentzia horietako edukiaren zeharkako "kontrola", 1972ko otsailaren 24ko 469/1972 Errege Dekretuko 5. artikuluan proposatutakoa ere aintzat har liteke. Errege Dekretu horretan, jatorriz, betebehar hori garai bateko "bizitzeko baimenak" eskuratzeari aplikatuta azaltzen zen. Horrela, bestelako aukera gisa, eta egoki irizten bada, hirigintza-lizentzia eskuratu beharretik eta beharrezko baldintzak betetzetik "salbuestea justifikatzeko" aukera emango litzateke.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao