
Galdetu: Erantzungo dizugu - 22. galderaUler daiteke "sestra gaineko gehienezko eraikigarritasun fisikoa zuzkidura publikoez bestelako erabileretarako" esaldia "hirigintza-eraikigarritasuna"ri dagokiola, lurzoruari eta hirigintza buruzko Legeko 35.3ºartikuluaren ildoan, hortaz, zuzkidura pribatuetara zuzendutako eraikigarritasuna sartu egindo da, nahiz eta "erabilera publikokoak" izan. Aztertu egin beharko litzateke ea zer esan nahi duen "erabilera publikoko zuzkidura publikoak" esaldiarekin, zuzkidura publikoak "ezkutatzen" badituzte ez lirateke kontuan hartuko eta 77.ºartikuluaren mugei dagokienez, ez lirateke aintzat hartu beharko "sestra azpiko" erabilerak ere, edozein direla ere horien erabilerak.