Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 29. galdera

 

29.- Hirigintza-eraikigarritasuna handitzen duen Plan Orokor bat aldatzeko beharrezko den zuzkidurazko bizitokien aurreikuspenari dagokionez, eta karga hori jasotzeko ordezko kalte-ordaina kontuan izanik, nola baloratuko litzateke? Kudeatzen ari den unitateari (aldaketaren xedea) plangintzak emango liokeen balioaren arabera baloratuko litzatekeela uste dugu. Edo, 81.2. artikuluaren arabera, zuzkidura-ekipamendua kokatuko litzatekeen lurzoruaren balizko balioaren araberakoa izango litzateke?


25.2. artikuluari jarraikiz, ulertzen da posible dela balio baliokidea duen ordezko kalte-ordaina jasotzea, "zuzkiduretarako lurzoruak" eskuratzera bideratua, eraikigarritasuna handitzeari dagokion zuzkidura-karga jasotzeko soilik (79. artikulua aipatzen duen 59. artikuluaren arabera). Ildo horretan, 25.2. artikuluan bereizi egiten dira zuzkidura-kargaren kontzeptua eta "eginbehar orokorrak eta 1.b.2 idatz"zatian ezarritakoak" (idatz-zati horretako 25.1.b2 atalean jaso da bizitegi-zuzkidura babestuaren doako lagapena). Horrenbestez, zuzkidurazko bizitokietarako zuzkidura-lurzorua kalifikatzeko betebeharrak ez du salbuespenik (ez eta ordezkatze ekonomikorik ere), ezingo da baterako transferentziarik edo betetzerik egin, eta esparru guztietan eskatu ahal izango da (hemen ez dira eremuak aipatzen, horrek hiri-lurzoru finkatuak ere kalifikatu beharra adieraz lezake eta).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao