Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 28. galdera

 

28.- Egin diren beste galderak irakurriz, honako hau ondoriozta daiteke: lurzoru urbanizaezinetan diren etxebizitzak handitzeko baimena eskatzen denean, baimen hori legeko 31. artikuluaren arabera izapidetu beharko da, hau da, etxebizitza ustiapen eraginkor bati lotuta dagoela justifikatu beharko da (oker banabil, zuzen nazazue). Hortaz, zer gertatzen da dagoeneko betekizun hori betetzen ez duten eraikuntza anitzen kasuan? Eta, teilatupea hobeto aprobetxatzeko teilatua goratzea proposatzen den eraikuntzetan ere prozedura hori bera jarraitu beharko da?

30. artikulua berreraikitzeari buruzkoa da. Kontuan izanik baserri gehienek ez dutela ustiapentzat jotzeko izaera nahikorik, eta gaur egungo beharretara egokitzeko obrak egitea behar izaten dutela, ezingo lirateke birgaitzeak beste modu batean hartu?


Aintzat hartu da, 30.5. artikuluan bizitegitarako erabilerak zabaltzea 31. artikuluaren eskuespenaren mende jartzeko araua, nahiz eta, lehenagotik dauden eraikuntzetan hartu beharreko lekua handitzeko kasua baldintzatuz, ez luketen bizitegitarako erabilerarik esleituta izango. Hala ere, "oin berriko eraikitze"ei dagokienez 31. artikuluaren zenburuak duen izaera literalak interpretazio zabalagoa egiteko aukera emango luke, lurzoruaren okupazio berririk gabeko eraikigarritasuna handitzeko lanei dagokienez. Ildo horretan, birgaitze eta berreraikitze erregimenak bereizi egin dira, eta ez dira zehatzegi arautu, arautegia xehetasun handiagoz garatu arte. Nekazaritza edo abeltzaintza ustiategiekiko lotura galdu duten eta lurzoru urbanizaezinean dauden eraikinen kasuari dagokionez, ulertzen dugu legeak ez duela aldatzen haien legezko eraikuntza izaera, baina "izoztuta" daudela ulertzen da haien handitze nabarmenari dagokionez eta handitze horiek lurzoru urbaezina erabiltzea dakarten aldetik (bai eta beste eragile batzuekin ere, 30.5. artikuluaren arabera). Beraz, dagoeneko eraikita eta legezko diren eraikinen titularrek dute kontserbatu eta birgaitzeko eginbeharra (eta eskubidea), 199. artikuluari jarraikiz. Eginbehar eta eskubide horiek hirigintza-plangintzak zehaztu ahalko ditu, 2/2006 Legeko 28.4. artikuluan xedatutako nahitaez bete beharreko baldintzei jarraikiz, arautegiaren garapen berrira arte.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao