
Galdetu: Erantzungo dizugu - 26. galdera2/2006 Legeko 30.2. artikuluan badirudi badela "hirigintza" eskubide bat, bizitegitarako eraikuntzak (edo baserriak berreraikitzea) baimenduko lituzkeena, aurrekoak -sistema orokorrak eraikitzeko desjabetzea dela eta- erabilezin izango liratekeenean. Baina, betiere, benetako desjabetze okupaziotik urtebeteko epean eskatu beharko da. Kasu horretan, agian eskubide hori era bereizian erabili ahalko dute bi titularrek -bizitegitarako eraikuntzak eskatzen diren bitartean-, eta haien desjabetu izaera ziurtatu ahalko dute bizitegitarako eraikuntzako sistema orokorrak eta pribatuak eraikitzeko, urtebeteko epean (salbuespena izango da plangintzan berariaz kasu honetarako bi bizitzako baserri bakarra eraikitzea aurreikusi denean, babes berezikoa ez den lurzoru urbanizaezineko lursail bakarrean).
Hirigintza-lizentzia izapidetzeari dagokionez, kasu honetan Udalari egin asmo duen obra plangintzan baimendua den ala ez jakin nahi duela eskatzen dion "eskatzaile" bakarra dago, eta han jasota izan litezke eskubide horri dagozkion zehaztapenak, erabakiak eta mugak, erabiliko balitz. Hori dela eta, lizentziaren ebazpenak eduki hori izan behar du, eta beti "jabetza-eskubidea kontuan izan gabe eta hirugarrenei kalterik eragin gabe" eman beharko dira (2/2006 Legeko 211.2. artikulua). Ildo horretan, lizentziaren ebazpenak ezin du aldatu (Tokiko Korporazioen Zerbitzuen Arautegiko 10. artikulua), eta, ondorioz, ez eta egoera edo harreman juridiko <strong>pribatu</strong>rik ezarri ere eskatzailearen eta beste pertsona batzuen artean. Kasu honetan, litekeena da desjabetze prozesuan behin betiko desagertu izana.