Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 27. galdera

 

27.- Arau subsidiarioak 1998an onartuta dituen udalerri batek urbanizagarri bezala sailkatuta duen lurzorua du, ez du plan partzialik garatuta, eta salmenta libreko bizitza bateko etxebizitzak proposatu dira, eta etxebizitza babesturik ez (dentsitate gutxikoak). Lurzoruari buruzko lege berriak zein eragin izango luke udalerriak gaur egun duen eraikigarritasunean? Lege berrira egokitu beharko litzateke? Gaur egungo salmenta libreko etxebizitzak bermatuko al lirateke, etxebizitza gehiago egiteko agindua emanez, gutxienez % 40ko eraikigarritasunera iritsi arte?

Etxebizitza babestuei dagokienez, eraikigarritasuna handitzeari aplikatzekoa izango litzateke, alegia, % 40ko gutxieneko eraikigarritasunaren eta arau subsidiarioetan aurrerago finkatutakoaren arteko diferentzialari aplikatu beharko litzaioke?


2/2006 Legeko bigarren xedapen iragankorreko lehen puntuko hirugarren paragrafoaren arabera, legea indarrean sartu zen datan antolamendu zehaztua behin betiko onartu ote zen zehaztean legoke gakoa. Alegia, kasu horretan, antolamendu zehaztu hori plan partzial bat garatu arte atzeratuta dagoen bitartean, bigarren xedapen iragankor horren 2. idatz-zatiaren arabera, "bere osotasunean" egokitu beharko dira legean plan eta tresna horietarako xedatutakora. Plan eta tresna horiei lege berria indarrean sartu ondoren emango zaie hasierako eta behin betiko onarpena. Horrenbestez, eraikigarritasuna automatikoki egokituko da lege berriaren arabera, baina gainerako edukiak ere egokitu beharko dira. Etxebizitza babestuen erreserbari dagokionez, ulertzen da ezin dela eraikigarritasuna handitzean soilik jardun -lurzorua Arau Subsidiarioetan xeheki antolatuta eta behin betiko onartuta egongo balitz egin ahalko litzateke-; lurzoru mota horretarako 2/2006 Legean zehazten diren eredu orokorrekin jardun behar da.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao