Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 23. galdera

 

23.- Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, nahiz eta ez duen hirigintza-eraikigarritasunaren lagapena diru egitea berariaz debekatzen, asko mugatzen du, 27.5. artikuluan xedatutakoaren arabera; xedapen horiei jarraikiz, kasu batean bakarrik aurreikusten da hirigintza-eraikigarritasunaren lagapena diru egitea, alegia, lur-birzatiketak eraikitzeko den gutxienez orube edo lursail baten erabateko jabetza izateko eskubidea ematen ez duenean.

Hori horrela izanez gero, aurrekontu jakin batzuek, 2007ko ekitaldirako sarrera?aurreikuspenak hirigintza aprobetxamendu gisa bilduko lituzketenek, diru kopuruka baina 27.5. artikuluari dagozkion ala ez zehaztu gabe, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea urratuko lukete? Baldintza horietan onartutako aurrekontuak baliozko izango lirateke?


27.5. artikulua interpretatzeko era bat da ulertzea 2/2006 Legeak nahiago duela aprobetxamendua diru egitea, Udalari eraikigarritasunaren lagapenaren erabateko jabetza ematea baino, pro indiviso edo ez. Eskubide horren ordain gisa, eraikigarritasunaren diru egite hori udalaren lurzoru-ondareari atxikita egongo da. Horrenbestez, eta diru egindako sarrera horiek jasoko diren ondare-erregistroaren ondorioetarako, indarrean den hirigintza arautegiari jarraikiz lursail gisa lagatzea egoki iritzi ez diren kasu guztiak direla ulertzen da. Hortaz, ulertzen da ez dela beharrezko hemen justifikatzea 27.5. artikuluan zehaztutako oinarriak eta bestelako hirigintza arauak betetzen direla, legeak bereizitako ondare hau artezteko funtzioari esleitzen dion kontabilizazioa eta kontrol ekonomikoa gainditzen dituelako. Haren justifikazioa eta hirigintza-baliozkotasuna zalantzan jartzea diru-egite horren lagapenari (hau da, kausa ekarriko duen administrazio-egintzari) dagokion espedientean aurkitu beharko da . Espediente horretan azalduko da, lurzoruaren lege berriaren arabera, hura baimenduko duen arrazoi juridikoa. Kontrako interpretazioak udalaren lurzoru-ondarearen erregistroa ezin egikaritzea ekarriko luke, legeak esleitzen ez dion hirigintzari buruzko legeria kontrolatzeko funtzioa izatera pasatuko bailitzateke (ikus D.A 7ª, 7. idatz zatia).
Bestalde, aurrekontuetan jasotako sarrerak, haien baliozkotasuna eztabaidatzeko orduan, aurrekontu-arauei lotuta izango dira, eta arau horiek betetzen dituzten heinean egokituko dira. Eta, hori, lurzoruari eta hirigintzari buruzko legeko lege-arauei kalterik egin gabe, aurrekontu-arauak aldatzeari dagokionean (gastuari dagokionez: aurrekontuko diru-izendapena eta udalaren lurzoru-ondarearen sarreren xedematea).



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao