Galderak
 

Galdetu: Erantzungo dizugu - 21. galdera

 

21.- Baserriak birgaitzea dela eta:
300 m2ko oina duen baserri batean 3 etxebizitza eraikitzeko aukera. Jabetza horizontala, baserri guztirako 3 hektareako gutxieneko azalerarekin.


Eraikitze lanek, lurzoru urbanizaezinean egingo diren jarduera izaki, baimena eskuratzeko 28.4. artikuluan zehaztutako baldintzak bete behar dituztela ulertzen da. Baina, baserri baten berreraikitze?lanak izateagatik, lanek jatorrizko eraikinaren osaketa bolumetrikoa errespetatu beharko lukete gehienez (30.3 artikulua). Ulertzen dugu osaketa bolumetriko hori nahikoa dela eraiki nahi dituzun hiru etxebizitzetarako. Baimena lortzeko jarraitu beharreko prozeduraren arabera (30.4.a artikulua), proiektua jendaurrean jarri beharko da, gutxienez 20 eguneko epean. Garrantzitsua da jakitea eraikin horretan ez direla erabiliko bizitegitarako erabilerarik ez duten baserriaren lekuak bertan bizitzeko (ukuiluak, esate baterako), horrela izanez gero, 30.5. artikuluko kasua izango bailitzateke. Artikulu horren arabera, nahitaezko izango litzateke eman daitekeen lizentzia onartzeko aldibiko prozedura ezartzea (31. artikulua), "bizitegitzat erabiltzeko birgaitzea" izango litzatekeela ulertuz.

Agian, egoki litzateke baserriaren berreraikitze hori baimentzea, alde batera utzita lursailaren azalera eta zabalera (jabetza horizontalaren erregimenean: hiri etxebizitza eraikin bakar batean, erregistroari dagozkion ondorioetarako). Ildo horretan, 28.6 artikuluari jarraikiz, debekatuta daude "hirigintzako partzelazioak, bai eta lursailok hirigintza-eraldaketako prozesuan sarraraziko lituzkeen beste edozein egintza ere" - lurrak banantzeko lizentzia?-. Horrenbestez, eta aurreko arautegiari dagokionez sar daiteztekeen errakuntzen aurrean, lursailaren zabalera aintzat hartu behar da soilik ustiapen ekonomikoari lotutako etxebizitzetarako baimenetan (31.1ª artikulua). Eta, gure ustez, kasu hau ez litzateke hor sartuko.



Itzuli


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao