Lurzoru - hirigintzako 2/2006 legea
 

Galdetu: Erantzungo dizugu

 

Euskal Udaletxeekin elkarrizketa-gune izan nahi du atala honek. Erantzuna eman nahi da Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 Legeak udal gestioan eragin ditzakeen galdera eta arazoei. Dagoeneko egin diren galderak eta horiek erantzunak irakurtzeko aukera ere badago.


Euskal Udaletxeetako hirigintza teknikariek egindako galderak soilik erantzungo dira.






Irakurri galderak

  1. Zer gertatuko da arau subsidiarioekin udalek Plan Orokorra prestatu bitartean?
  2. Lege berria indarrean jarri aurretik hasierako onarpena zuten plangintza orokorrak berrikusten direnean, "beharrezkoa da udal-plangintzako aholku-batzordearen txostena" (7.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien kasuan)
  3. Plangintza orokorra onartzeko prozedurako ingurumen-eraginaren baterako ebaluazioaren txostena eskatzeari dagokionez, zein da "ingurumen-organoa"?
  4. Lurzorua sailkatzeko orduan (11.3.b.2 artikulua), zer da "eraikigarritasun haztatuaren gehikuntza"?
  5. Zein da 179.6 artikuluan aipatzen diren desjabetze-proiektuak onartzeko organo eskuduna?
  6. Desagertu egin al dira obra txikiak egiteko lizentziak 2/2006 Lege berrian?
  7. 2/2006 Legeari jarriki, lankidetza bidezko jarduera-sistema garatzeko, Hirigintzako kudeaketaren erregelamenduaren 106. artikulua aplikatuko da. Hau xedatzen da artikulu horretan: ?jabekide interesdunen kopuru osoaren bi heren eta birpartzelazio-azaleraren % 80 ordezkatzen dituzten jabekideek birpartzelazio-proiektua egin ahal izango dute, eta onartu eta izapidetu egin beharko da (?)".
  8. Koka al daitezke eraikin berean babes publikoko etxebizitzak eta birralojatzeko etxebizitzak (lege berriaren bigarren xedapen gehigarrian jasotzen direnak)?
  9. Plangintzaren borondatezko eteteari dagokionez (85.1 artikulua), edozein kasutan erabil daiteke edo aurrerakina egiteko erabakia hartzen denetik aurrera erabil daiteke? Erabil al daiteke hasierako onarpenaren aurretik? Eta aurrerakina onartu aurretik? Eta aurrerakinik behar ez duen aldaketa bada?
  10. Lurzoruaren Lege berriaren 77. artikuluan, hiri-lurzoru finkatu gabeetako eta lurzoru urbanizagarrietako gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasuna zehazten dira.
    a.-Zer gertatzen da lurzoru urbanizagarri finkatuarekin; hau da, ez al da gehienezko eta gutxieneko eraikigarritasunik zehazten?
    b.-Gerta al liteke legeak hiri-lurzoru finkatu gabearentzat legez aurreikusitakoa baino eraikigarritasun txikiagoa aurreikustea udal-plangintzak hiri-lurzoru finkatuan?
  11. Lurzoruaren lege berriaren IV. kapituluan, lurzoru urbanizaezinaren araubidea xedatzen da, bereziki, etxebizitzak egiteko eraikuntza berriei buruzkoa. Zer gertatuko da bizitegi-erabilera emango ez zaien landa-erabileretarako oin berriko eraikinekin (bordak, txabolak, ukuiluak, etab.); hau da, beharrezkoa izango al da 31. artikuluak etxebizitza berriei eskatzen dien lurralde historikoko nekazaritza departamentuaren txostena?
  12. Beheko solairutik arkupeak kentzean, eraikigarritasuna eta bizitegi-erabileraren intentsitatea handitzen dira, baina ez da unitate horrentzat barne-erreformako plan berezian ezarritakoa gainditzen, ezta lege berriaren xedapen iragankorretan zehaztutakoa ere. Ez da egiturazko aldaketa, baina zer arlo izan beharko dira kontuan?
  13. Baimendu al daiteke indarrean dagoen plangintzak onartutako lurzoru urbanizaezineko etxebizitzak handitzea? Ezin badira baimendu, zer gertatuko da Legea indarrean jarri aurretik eskatu diren baina oraindik ebazpenik ez duten mota horretako lizentzia-eskaerekin?
  14. 2/2006 Legearen 112.3 artikuluan, lurzoru-ondare publikoari dagokionez, ?ustiakuntzen erregistroa? aipatzen da. Berariazko erregistro batez ari da, kontabilitateko kontu bereiziak eta abar dituenaz, edo ondare horren kontrola eramatea nahikoa dela interpretatu behar da?
  15. 2/2006 Legearen 114. artikuluan xedatzen denez, aurrekontuetan udalaren lurzoru-ondarera bideratutako kopurua ezin da izan diru-sarrerei buruzko I. eta II. kapituluen % 10 baino baxuagoa.
    1-Beharrezko al da gastuen aurrekontuan banaka jasotzea baliabide horiei emandako erabilera; hau da, modu independentean egitea aurrekontua?
    2-Baliabide horiei eman behar zaien erabilera aurreko legeak baino gehiago mugatzen du; izan ere, gizarte-intereserako erabilerak ematea baimentzen zuen lehengoak. Interesgarria litzateke udalentzat baliabide horiei eman dakizkiekeen erabilerei buruzko katalogoa egitea. Legeak zerrenda egiten duen arren, zalantzan jar baitaiteke jarduera batzuk erabilera horietan sartzen diren edo ez.
  16. Zer agintari judizialen aurrean aurkeztu behar dira hirigintza-proiektuen behin betiko onarpenaren aurkako administrazioarekiko auzietarako helegiteak?
  17. Hirigintzako legezkotasunaren gaineko txosten bat (eskakizunak, eraisteko agindua...) hasi zen lurzoruari eta hirigintzari buruzko Legea onartu baino lehen.
    Zer Lege aplikatu behar da hirigintzako legezkotasuna berrezartzeko prozeduraren faseak izapidetzean (eraisteko agindua, zehapen-prozedura, gauzatze subsidiarioa), 76ko Testu bategina edota 2/2006 lurzoruaren lege berria?
    Hau da, lege berria baino lehen irekitako hirigintzako legezkotasun-txosten batean zehapen-prozedura bat hasten bada, zer aplikatuko zaizo: 1976ko Lurzoruaren Legeko Testu bateginaren 225. artikulua eta hurrengoak eta Hirigintza Diziplinaren Arautegiko 66. artikulua eta hurrengoak edota lege berriko 225. artikulutik 244.era bitartekoak.
  18. Joan den uztailean, udal honek, behin-behinekoz, Plangintzako Arau Subsidiarioak egokitzen eta berrikusten zituen dokumentua onartu zuen. Orain, dokumentua Aldundiak behin betiko onartu behar du. Dokumentua 17/199 Legeko babes publikoko etxebizitzen estandarrak betetzeko egokituta dago. Ondorioz, laugarren xedapen iragankorraren arabera (lege berriko 3.a), ez zaizkio aplikatuko ekainaren 30eko 2/2006 Legean ezarritako etxebizitzen estandarrak, aurreikusita dagoen sektore eta eremuetarako ordenazio xehakatuko plangintza egin gabe eta izapidetu gabe baitago oraindik, Arau Subsidiarioen egokitze- eta berrikuste-dokumentua behin betiko onartu gabe dagoelako. Hori horrela ote den azaltzea nahiko nuke.
  19. Baserri baten erreforma edo birgaitzea eskatzen denean, eta eraikitako bolumena asko handitzen denean (ia bikoitza),udal-plangintzak xedatzen duenaren arabera baimena eman daiteke, edo Lurzoruaren Legearen 31. artikuluko aurretiko baimena behar da?
  20. Udalerri batean HAPN automatikoki berrikusteko epea agortu bada eta haren berrikuspena behin-behinekoz onartu bada, onar daiteke egiturazko ordenazioari eragingo dion lehengo planaren xedapen-aldaketa bat, hasieran onartutako Berrikuspeneko zehaztapenak aurreratzea xede duena?
  21. Baserriak birgaitzea dela eta:
    300 m2-ko oina duen baserri batean 3 etxebizitza eraikitzeko aukera. Jabetza horizontala, baserri guztirako 3 hektareako gutxieneko azalerarekin.
  22. 77. artikuluan aipatzen den hirigintza-eraikigarritasuna kalkulatzeko, zer hartzen da "zuzkidura publikoez bestelako erabilera"tzat? Kontuan hartzen al dira titulartasun pribatuko zuzkidurak, nahiz eta erabilera publikokotzat jo? Zaharren egoitzei, ikastetxe pribatuei, haurtzaindegiei eta antzekoei dagozkien kasuetan?
  23. Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legeak, nahiz eta ez duen hirigintza-eraikigarritasunaren lagapena diru egitea berariaz debekatzen, asko mugatzen du, 27.5. artikuluan xedatutakoaren arabera; xedapen horiei jarraikiz, kasu batean bakarrik aurreikusten da hirigintza-eraikigarritasunaren lagapena diru egitea, alegia, lur-birzatiketak eraikitzeko den gutxienez orube edo lursail baten erabateko jabetza izateko eskubidea ematen ez duenean.
    Hori horrela izanez gero, aurrekontu jakin batzuek, 2007ko ekitaldirako sarrera-aurreikuspenak hirigintza aprobetxamendu gisa bilduko lituzketenek, diru kopuruka baina 27.5. artikuluari dagozkion ala ez zehaztu gabe, Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko Legea urratuko lukete? Baldintza horietan onartutako aurrekontuak baliozko izango lirateke?
  24. 214. artikuluaren arabera, konpainia hornitzaileek lehen erabilerako udalaren lizentzia eskatu beharko dute, hainbat hornikuntza behin betiko kontratatzeko. Udal-sustapeneko oin berriko eraikitzeen kasuan, obraren proiektua eta zuzendaritza Udal Zerbitzu Teknikoek egin dituztenetan:
    a) dagokion Zerbitzu Teknikoak emango duen obra-bukaerako ziurtagiria jo daiteke lehen erabilerako lizentziaren baliozko ordezkotzat, 214. artikuluan xedatutakoari jarraikiz?
    b) ordezkotzat balioko ez balu, zein izango litzateke dokumentu hori?
  25. 2/2006 Legearen arabera, badago aukera hirigintza eta eraikuntza jarduerak aldi berean egiteko, jarduketa isolatuak direnean. Baina, jarduketa batera bilduak edo egikaritze-unitateak direnean, bada aldi berean egiteko aukerarik? Posible litzateke aukera hori Hirigintzako Jarduketa Programan aipatuko balitz? Eta, legea indarrean sartzean jada antolamendua zehaztuta dagoelako Hirigintzako Jarduketa Plana onartu beharrik ez dagoen kasuetan, posible izango litzateke aldi berean egitea? Hirigintza Kudeaketarako Arautegiko 40., 41. eta 42. artikuluen ordezko gisa aplikatuko lirateke?
  26. Foru Aldundiak pertsona bati jabetza kendu dio eta bizileku zuen baserria eraitsi. Pertsona horrek lurzoru urbanizaezinean den beste baserri bat berreraikitzeko lizentzia eskatu du. 2/2006 Legeko 30. artikuluari jarraikiz, hasiera batean ez legoke arazorik. Hala ere, baserriak bi jabe zituen, eta kasu horretan nola jardun da zalantza, alegia, ea lizentzia aurreko bi jabeek eskatu beharra duten ala ez.
  27. Arau subsidiarioak 1998an onartuta dituen udalerri batek urbanizagarri bezala sailkatuta duen lurzorua du, ez du plan partzialik garatuta, eta salmenta libreko bizitza bateko etxebizitzak proposatu dira, eta etxebizitza babesturik ez (dentsitate gutxikoak). Lurzoruari buruzko lege berriak zein eragin izango luke udalerriak gaur egun duen eraikigarritasunean? Lege berrira egokitu beharko litzateke? Gaur egungo salmenta libreko etxebizitzak bermatuko al lirateke, etxebizitza gehiago egiteko agindua emanez, gutxienez % 40ko eraikigarritasunera iritsi arte?
    Etxebizitza babestuei dagokienez, eraikigarritasuna handitzeari aplikatzekoa izango litzateke, alegia, % 40ko gutxieneko eraikigarritasunaren eta arau subsidiarioetan aurrerago finkatutakoaren arteko diferentzialari aplikatu beharko litzaioke?
  28. Egin diren beste galderak irakurriz, honako hau ondoriozta daiteke: lurzoru urbanizaezinetan diren etxebizitzak handitzeko baimena eskatzen denean, baimen hori legeko 31. artikuluaren arabera izapidetu beharko da, hau da, etxebizitza ustiapen eraginkor bati lotuta dagoela justifikatu beharko da (oker banabil, zuzen nazazue). Hortaz, zer gertatzen da dagoeneko betekizun hori betetzen ez duten eraikuntza anitzen kasuan? Eta, teilatupea hobeto aprobetxatzeko teilatua goratzea proposatzen den eraikuntzetan ere prozedura hori bera jarraitu beharko da?
    30. artikulua berreraikitzeari buruzkoa da. Kontuan izanik baserri gehienek ez dutela ustiapentzat jotzeko izaera nahikorik, eta gaur egungo beharretara egokitzeko obrak egitea behar izaten dutela, ezingo lirateke birgaitzeak beste modu batean hartu?
  29. Hirigintza-eraikigarritasuna handitzen duen Plan Orokor bat aldatzeko beharrezko den zuzkidurazko bizitokien aurreikuspenari dagokionez, eta karga hori jasotzeko ordezko kalte-ordaina kontuan izanik, nola baloratuko litzateke? Kudeatzen ari den unitateari (aldaketaren xedea) plangintzak emango liokeen balioaren arabera baloratuko litzatekeela uste dugu. Edo, 81.2. artikuluaren arabera, zuzkidura-ekipamendua kokatuko litzatekeen lurzoruaren balizko balioaren araberakoa izango litzateke?
  30. Lanak bukatu eta lehen erabilerako lizentzia ez bada aurkeztu:
    1. Interesdunari hirigintza?legezkotasunari buruzko espedientea ireki dakioke, dagokion lehen erabilerako lizentzia eskatuz?
    2. Erantzuna baiezkoa balitz, 2/2006 Legearen zein artikulu oinarri hartuta?
    3. Lehen erabilerako lizentzia ez eskatzea hirigintzako arau-haustetzat jotzen da 2/2006 Legean. Eta, hala bada, zein artikulutan?
    4. Interesdunak ez badu obra?bukaerako ziurtagiria ematen, eta, hortaz, ez badu lehen erabilerako lizentzia eskatzen, Udalak lizentzia hori ofizioz eman lezake? Udala behartuta egongo litzateke lizentzia ematera?
  31. Lurzoru urbanizaezinean bide berri bat egiteko edo lehendik den bidea aldatzeko aurrez plan berezi bat onartu beharra dago? Lurzoruari buruzko legeko 28.5. artikulua irakurtzean, eta artikulu horrek 1/2006 Foru Dekretu Arauemaileak (2006ko ekainaren 6koa) onartutako Gipuzkoako Errepide eta Bideen Foru Arauko 19. artikuluari egiten dion aipamena irakurtzean, zalantza sortu zait.
    Bi kasu horietarako erantzuna nahiko nuke, alegia, bide berri bat egiteari eta lehendik den bidea aldatzeari dagokiona.
  32. Zoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege berrira egokitu gabe dagoen planteamenduan zein da Hirugarren Xedapen Iragankorraren hirugarren paragrafoaren norainokoa 144.2 artikuluaren aplikazioari begira?
  33. Hirigintza-ordenantzan udalean izaera gogaikarriak, osasungaitzak, kaltegarriak edo arriskutsuak ez dituzten jarduerak (proiektu teknikorik behar ez dutenak) egiteko lizentziak baimentzeko izapidetza sinplifikatua arautu ahal izango litzateke?


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao