Atal honetan ondorengo balditzak betetzen dituzten testuak argitaratuko dira:
- Testuak formatu elektronikoan bakarrik bidali daitezke eta pdf moduan argitaratuko dira.
- Testuak ezingo du 40 lerro (arial 11) baino gehiagoko luzera izan eta ulerterreza izan beharko du.
- Testuak izenburua izan beharko du eta sinatuta egon beharko da.
- Erdaraz eta euskaraz jasotako testuak argitaratuko dira.
- Egileek, testua bidaltzearekin batera, hori EUDELren webgunean argitaratzeko baimena emango dute.
- Eusko Legebiltzarrak onartutako Lurzoru eta Hirigintzako 2/2006 legearen inguruko idatziak izango dira. Horiek juridikoak zein teknikoak izan daitezke.
- Testu legalaren kritika egitea helburutzat duten idazkiak ez dira argitaratuko.