EISCO 2010: Maiatzak 20-22, Euskalduna Jauregia (Bilbo)
EUDEL liburuak
 

EUDELen Datuen Babeserako Jardunbide Egokien Eskuliburuak Aipamen berezia jaso du

 

Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeen Datuen Babeserako Jardunbide Egokien Eskuliburuak aipamen berezia eskuratu du Madrilgo Komunitateko Datuen Babeserako Agentziak 2009ko otsailaren 18an antolatutako Europako Administrazio Publikoen Jardunbide Egokien Sariketaren V. Edizioan. Edizio honetara Europa mailako hamazazpi proiektu aurkeztu dira guztira, horien artean daude, besteak beste, Polonia, Italia, Belgika eta Erresuma Batuko hautagaitzak. Lehiaketa honen datuen babesaren inguruko jardunbide egokiak hedatzea da, Europako Kontseiluaren 1981eko urtarrilaren 28ko Hitzarmenari atxikita dauden herrialdeetako Administrazio Publikoetako organo nahiz erakundeek modu egokian tratatu ditzaten. EUDELen hautagaitza izan da Udalerrien Elkarteren baten izenean aurkeztu den bakarra.

Eskuliburu hau EUDELeko langileez eta Datuen Babeserako Euskal Agentziako langileez osaturiko lantalde batek egin du argitalpena; bertan parte hartu dute, gainera, zenbait udaletako ordezkarik, hala nola, Gasteiz, Getxo, Basauri, Ermua, Eibar eta Beasain. Hori lortu ahal izateko, halaber, datu pertsonalak babesteari buruzko lankidetza-hitzarmen bat sinatu da Datuen Babeserako Euskal Agentziaren eta EUDELen artean. Hitzarmen horrek helburu nagusi bat izan du: Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioei nahiz bertako langileei datu pertsonalen babesari buruzko arauak jakinaraztea, eta alor horretan sentsibilizazio nahiz prestakuntza eraginkorra eskaintzea.

Eskuliburuak erabilera praktikoa du gehienbat, eta lau eranskinez osatuta dago. Horietako lehenengoak, ohiko galderetarako 162 galdera barne hartzen ditu; II. eta III. Eranskinetan 17 dokumentu-eredu jaso dira, izaera pertsonala duten datuen babesarekin loturiko prozedurak antolatzeko. IV. Eranskinak segurtasunaren alorreko dokumentu-eredu bat jasotzen du; bertan, gure toki erakundeetan segurtasun-sistema bat ezarri eta aplikatu ahal izateko jarraibide nahiz prozedura zehatzak jasotzen dira. Edizio digitalean, gainera, legegintzako eranskin bat ere gehitu da, arau aplikagarri guztien kontsulta errazte aldera.

Eskuliburu horren helburua zera da, toki erakundeen aldetik datu pertsonalen tratamendua arautzea, erakundeokin harremanak dituztenen askatasun publiko nahiz oinarrizko eskubideak bermatu eta babesteko; bereziki, ohorerako eta norberaren nahiz familiaren intimitaterako eskubidea, Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoak eta hori garatzen duen araudiak ezarritako errespetu-esparruaren arabera, betiere.

Eskuliburuaren testu osoa
Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao