Herririk Herri
EUDELek argitaratutako Herririk Herri liburua 1995-1999 legegintzaldiko euskal udalen gida da. Beste hainbat arloren artean, plenoaren osaketa edo Udalarekin loturiko hainbat informazio irakur daiteke bertan.
Administrazio Kontratuak (I)
Administrazio Kontratuak (I) EUDELek argitaratutako bigarren liburua da. Bertan, administrazio alorreko klausulak jasotzen dira. Plegoak irakurtzeaz gain, horiek betetzeko argibideak eta horien eskemak ere irakur daitezke liburuan.
Administrazio Kontratuak (II)
Administrazio kontratuen inguruan argitaratutako bigarren liburuak hainbat inprimakiren ereduak eta horiek betetzeko argibideak jasotzen ditu. Informe, akta, kontratu edo iragapenen ereduak irakur daitezke bertan.
Negoziazio Kolektiboa
EUDELek argitaratutako Negoziazio Kolektiboa liburuak Udal eta Foru administrazioaren zerbitzupeko langileriaren enplegu baldintzen XV. akordio arautzailea jasotzen du. 1999ko abenduaren 31 bitarteko iraupena du horrek. Liburu honen eguneratzea Hitzarmenak eta Akordioak atalean dago jasota .
Lurzoruaren plangintza eta herrigunearen biziberrikuntza
1998ko abenduan EUDELek argitaratutako liburu hau Jose Luis Cueto Bulnes, Fulgencio Gutierrez-Solana, Sainz de la Mara eta Mª Montserrat Garcia Merillasek idatzi dute. Euskal Autonomia Erkidegoko antolamendu urbanistikoa osatzen duten arauak jaso nahi izan dituzte argitalpenean.
Administrazio Kontratuak (III)
EUDELek administrazio kontratuen inguruan argitaratutako hirugarren liburuak 21 administrazio prozesuren izapidetzea jasotzen du. Era berean, administrazio prozesuak abian jartzeko eta gestioak aurrera eramateko jarraitu beharreko argibideak ere jasotzen dira.
Euskal Herriko Autonomia Erkidegoko Ingurumenari buruzko Udal-ordenantza eredua
Euskal Udalentzako gida ireki eta didaktikoa izatea du helburu liburu honek. Ingurumena Babesteko 3/98 Lege Orokorra onartu ostean, Euskal Udalak ingurumena babesteko behar diren ordenantzak onartzera behartuta daude. Horregatik argitaratu du liburu hau EUDELek.
Herririk Herri - Euskal Udalen Gida
Euskal Udalen gidaren bigarren liburuak 1999-2003 legegintzaldiari dagokion informazioa jasotzen du. Horrela, Euskal Udaletan fitxategi berriztatuak izateko dagoen beharra asetu du liburuak. EUDEL osatzen duten herrien barne estruktura ageri da argitalpenean eta 2000. urteko ekainetik aurrera berriztatutako informazioa hartu da kontuan.
Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak
Botere Publikoek eta Euskaltzaindiak hainbat hitzarmen sinatu dituzte toponimiaren arloan lan ezberdinak egiteko. Azken urteotan, EUDEL ekimen horri atxiki zaio eta horren fruitua da Euskal Autonomia Erkidegoko Biztanle-Entitateak liburua.
Adminsitrazio Kontratuak (IV) - Administrazio Baldintza Zehatzen Agiri-ereduak eta agiri horiek idazteko jarraibidea
2002. urtean argitaratutako liburuak oinarrizko bi zati ditu: batetik, baldintza-zehatzen agiri-ereduak jasotzen ditu, eta bestetik, agiriak betetzeko argibideen gida. Gainera, Administrazio Kontratuak (IV) liburuak ondorengoak biltzen ditu: agiri bakoitzaren eskema, 15 agiri-ereduko koadro identifikatzailea eta bi gehigarri. Administrazio Kontratuak (I) argitalpena berriztatu du liburu honek.
Herririk Herri
Euskal Udalen Gidaren hirugarren argitalpenak 2003-2007 legegintzaldian EUDEL osatzen duten Udalen inguruko informazioa jasotzen du. Argitalpen honek, gainera, bigarren liburu bat ere badu; Udaleko arlo ezberdinetako arduradunen informazioa jasotzen duena, hain zuzen ere.
Ohiko arazoak kontratazio publikoan eta haietarako erantzun berriak
Miguel Garcia Rescalvok idatzi du Ohiko arazoak kontratazio publikoan eta haietarako erantzun berriak liburua eta 2005. urteko urtarrilean argitaratu du EUDELek. Liburu honek kontratu publikoen legezkotasuna eta kalitatea hobetzeko laguntza eskaini nahi du.
UDALHITZ: Euskadiko toki erakundeetako langileen lan-baldintzen erregulazioa
2006ko martxoaren 9a
EUDELek argitaratutako Udalhitz liburuak Euskadiko Udalen Elkarteak eta ELA, CCOO eta UGT zentral sindikaletako ordezkariek Euskadiko tokiko erakundeen lan harremanetako markoa egokitzeko hitzartutako akordioa biltzen du.
Kirola, Kudeaketa eta Udalerria. Funtsezko alderdiak
EUDEL Euskadiko Udalen Elkarteak Udalen eskura jarri nahi du erreminta berri bat Kirola, kudeaketa eta udalerri beraren arteko harremana aztertzeko. Horrela, liburu honek ikuspuntu desberdinetatik aztertu ditu 1998ko ekainaren 11ko Kirolaren Euskal Legean zehaztutako udal eskumenak.
Etxeko tratu txarrak eta sexu erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko tokiko protokoloak eta neurriak hartzeko jarraibide-gida
2006ko urria
Gidak euskal erakundeek adierazitako behar bati eman nahi dio erantzuna. Izan ere, 2001. urtean, etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeei laguntza hobea emateko erakunde arteko hitzarmena sinatu zen. Erabaki horren atzetik, adierazpen gehiago ere etorri ziren: duela gutxi, esaterako, 4/2005 Legea onartu dute, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa. Legearen 62.3 artikuluak, tokian tokiko lankidetza-hitzarmenak eta jarduera-protokoloak sinatzeko premia azpimarratzen du, bertan adierazitakoa tokian-tokian garatzeko, zehazteko eta nork bere errealitatera egokitzeko.
Tokiko Direktorioa 2007-2011
Euskadiko Udalen Gidaliburuaren ale honek 2007-2011 legegintzaldian EUDEL osatuko duten udalen Tokiko Gobernuei buruzko informazioa jasotzen du. Euskadiko Udalen laugarren Gidaliburu honen xedea Euskadiko Tokiko Gobernu guztiekin lotura zuzena izateko tresna izatea da. Era berean, lan-tresna da udal esparruarekin erlazionatutako profesional guztientzat.
DATU PERSONALEN BABESAren arloko Jardunbide Egokien Eskuliburua Euskal Autonomia Erkidegoko toki erakundeetarako.
EUDEL-ek Jardunbide Egokien Eskuliburua argitaratu du Euskadiko toki erakundeei hiritarren datuen kudeaketa eta optimizazio lana errazteko. Euskadiko toki erakunde guztiek erabil dezakete eskuliburu hau, non kudeaketa praktikak, formularioak, dokumentazio ereduak eta galdera ohikoen erantzunak proposatzen diren.
Aipagarriak dira udal bakoitzak bere ezaugarri eta premietara egokitu ditzakeen eredu praktikoak, datu babesaren inguruan egunero sortzen diren arazoentzako konponbide zehatzak eta jarraitu beharreko prozeduren eskemak. Funtsean, eskuliburu honekin jokabide bateratu batzuk finkatu nahi dira udal bakoitzaren barne laneko erreferente bihurtzeko. Bestela esanda, datu babesaren arloko kudeaketa protokolo bat osatu nahi da, datuen babesa administrazio lanaren ardatz transbertsal bihurtu dadin.
Administrazio Kontratuak (V)
EUDELek Administrazio kontratazioaren bosgarren liburukia argitaratu du. Testuak klausula administratibo berezien pleguak eta betetzeko jarraibideen gida jasotzen ditu, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko 30/2007 Legera egokituta; hori horrela, honako liburuki honek EUDELek argitaratutako IV. liburukia eguneratzen du. Liburuaren 1.000 ale argitaratu dira. Bertan, pleguen bilduma, betetzeko jarraibideen gida eta pleguen eskemak kontsultatu daitezke. Sektore publikoa osatzen duten erakundeetako kontratuzko jardunbideetan nobedade eta aldaketa garrantzitsuak dakartzan lege berri hau indarrean sartzean, nahitaez argitaratu behar izan da pleguen liburuki berri eta eguneratu hau. Udalek EUDELen eska dezakete liburukia.
ADMINISTRAZIO KONTRATUAK (VI).
Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legera egokitutako eredu-inprimakien bilduma eta inprimaki horiek osatzeko jarraibideakz
30/2007 Legea indarrean sartu denez ?Eredu-inprimakien bilduma eta osatzeko jarraibideak? liburukiaren edizio berria eta erabat eguneratua argitaratu behar izan da. Argitalpen honetan sektore publikoko kontratuen kudeaketan normalean erabiltzen diren eredu-inprimakiak edo dokumentuak biltzen dira eta eredu-dokumentuen CD-ROM bat ere eskaintzen da.
UDALHITZ: Toki erakundeetako langileen lan baldintzak arautzen dituen hitzarmena 2008-2010
2008ko irailaren 22ª
EUDELek argitaratutako Udalhitz liburuak Euskadiko Udalen Elkarteak eta ELA, CCOO eta UGT zentral sindikaletako ordezkariek Euskadiko tokiko erakundeen lan harremanetako markoa egokitzeko hitzartutako akordioa biltzen du.
Udaletan BOTEREA TRANSFERITZEKO GIDA.
PDF formatua
Gida jaitsi
Harrera eskuliburua.
Udal-Gobernuak ordezkatzen dituzten kargu publikoak gehitzeko gida.
EUDELek udal ibilibideari ekingo dioten tokiko hautatu guztien esku jartzen du Udalean lehen urratsak bideratzeko gida.
PDF formatua
Eskuliburua jaitsi
Tokiko Direktorioa 2011-2015
Direktorio berri honek EUDEL osatzen duten udaletako Toki Gobernuen eraketa jasotzen du, 2011ko maiatzaren 22an izandako udal hauteskundeen ondoren.
2011-2015 legegintzaldian egongo da indarrean, eta EUDELek etengabe izango du eguneratuta, jasotzen dituen aldaketa guztiak webgunean sartuz.
Aurreko edizioetan bezala, Direktorioak lanerako tresna erabilgarri eta hurbilekoa izan nahi du udal esparruarekin erlazionatutako profesional guztientzat, Euskadiko Tokiko Gobernuetako 2.627 kargu hautetsiekin zuzenean harremanetan jartzeko tresna izateaz gain.
Tokiko Direktorioa 2011-2015 hau Euskadiko Udalen Giden 5. edizioa da, eta, berarekin, EUDEL bere katalogoko 25. zenbakidun argitalpenera iritsi da.
Flash formatua
Gidara esteka