Arnasa hartzen duen, sentitzen duen eta bizi den gizarteak beti du hobetzeko nahia
Azaroaren 25eko kanpaina

Azaroak 25eko kanpaina

 

Datorren azaroaren 25ean ospatuko den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna eta kanpaina zabaltzen lankide izan zaitezen gonbidatu nahi zaitugu. Kanpaina Eusko Jaurlaritzako Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak eta EAEko udalek -Eudelen bitartez- jarri dugu abian, Berdinsarearen baitan.

"Beldur Barik" goiburua hartuta, aipatutako erakunde horien artean gazteentzako kanpaina bat egin nahi izan dugu, emakume gazteen aurkako indarkeria prebenitzeko. Gazteentzat, gizonen eta emakumeen artean jokabide positiboak eta errespetuan oinarritutakoak sortu eta finkatu nahi ditugulako, bereziki bizitzaren aro erabakigarri horretan, non heldutasunerako bidea hartzen den. EAEko hainbat udalerritako gazteek parte hartu dute kanpainan; izan ere, gazteon mezua jaso nahi genuen, gero, gizarte osoari, eta zehazki, gazte jendeari helarazteko.

Emakumeen aurkako indarkeria prebenitzearen alorrean, dagoeneko hiru kanpaina egin ditugu EAEko udalerriekin elkarlanean, azaroaren 25eko egunaren ospakizunaren karietara. Gaur egun, 70 udalerri baino gehiagok (EAEko herritarren % 75 hartzen dute) erabiltzen dute mezu bera eta irudi bera, eta horrek mezuaren argitasuna eta indarra areagotzen du, eta mezu bat baino gehiago erabiltzeak sor dezakeen nahasmena ekiditen.

Horren haritik, iaz ekimen aitzindari eta berritzaile bat jarri zen abian: herritarrek emakumeenganako indarkeria arbuiatzen dutela agerian uzteko, puntu lila bat jarri zuten milioi erdi etxeetako leihoetan. Herritarren elkarlanari eta komunikabideen partaidetzari esker, kanpainak arrakasta handia izan zuen, eta ondorioz, datozen urteetan ere puntu lila hori izango da emakumeenganako indarkeriaren aurkako ikur.

Gure ustez, hortxe lagundu dezake zure erakundeak kanpaina honetan: hain justu ere, azaroaren 25eko astean puntu lila baliatuz, emakumeen aurkako indarkeria arbuiatzearen erakusgarri. Nahi duzuen bezala erabiltzeko proposatzen dizugu, zure erakundearen ustez eraginkorrena den moduan. Horretarako, zure eskura jarriko ditugu puntu lila zure proposamenera egokitzeko beharrezko diren sormen-baliabideak. Honekin batera jasoko dituzu dossier bat, kanpainari buruzko informazio zehatza ematen duena, eta gidaliburu bat, non puntu hori baliatzeko hainbat modu aurkituko dituzun.

Gurekin nahi zaitugu dei hau egiten. Kanpainaren ondorioa argia da: gazteak ez dira beldurrez jaiotzen; aitzitik, beldurra izaten erakusten zaie. Guztion ardura da gazteei baliabideak ematea, ahalduntzen laguntzea eta egunez egun ?beldur barik? bizitzeko aukera ematea, kanpainaren goiburuak dioen moduan.


DOKUMENTU INTERESGARRIAK:


Azaroaren 25eko irudia deskargatzeko (Photoshop 283 MB)

Puntu lilaren irudia (Freehand 137 KB)

Kanpainaren txostena (MOV 5,71 MB)

Puntu lilaren erabilerak (PDF 1,57 MB)

EUTSI abestia (WAV 32,2 MB)

Beldur Barik spota (WMV 6,82 MB)

Beldur Barik spota kartelakin 30sg (DVCPro 134 MB)

Beldur Barik Klipa (DVCPro 16-9 782 MB)

Eutsi - Beldur Barik klipa (MPG 225 MB)

Azaroaren 25eko irudia ikusteko (Zip 30 MB)

Azaroaren 25eko adierazpena (PDF 137 KB)

GIDAren irudiak

Informazio gehiago

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao