Eudel hauteskundeak 2011
Iturburua

2010eko AZAROAREN 25eko KANPAINA - BELDUR BARIK!

Abian da Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela-eta (azaroaren 25a) Berdinsareak egingo duen kanpaina.

Egingo diren jardueren artean, Adieraz zaitez Beldur Barik! lehiaketa dago, 16 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Horren bitartez, emakumeenganako indarkeriaren aurkako jarrerak eta proposamenak sustatu nahi dira, jende gaztea arazo horretara hurbilaraziz. Ekimenaren helburua emakumeen aurkako indarkeria prebenitzea da, eta, aldi berean, tresnak eta baliabideak ematea emakumeei, indarkeria sexista ezagutu eta antzeman dezaten. Gainera, portaera sexisten prebentzioa landuko da eurekin, eta erasoen aurrean modu aktiboan jokatzera animatuko zaie. Adieraz zaitez Beldur Barik! ekimenak ahalik eta parte-hartzaile gehienak inplikatu nahi ditu, adierazpide guztiak bilduko dituen deialdi baten bitartez.

Lehiaketaren markoan, azaroaren 27an Beldur Barik I. Jaialdia egingo da. Lehiaketan parte hartzen dutenen lana hedatzeko eta ikusarazteko plataforma gisa erabiliko da, gizartea kontzientziatu eta sentsibilizatuko du, eta, komunikabideen presentziari esker, mugimendua nabarmenduko du, besteak beste. Jaialdi honek urteroko ekimena izan nahi du, eta, bertan, nazioartean indarkeria sexistaren inguruan egiten diren lanak eta ekimenak ikusi eta horien gaineko gogoeta egin ahal izango da.

Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean, azaroaren 25ean, puntu lilaren erabilera/ikusgarritasuna bultzatu nahi dugu, hori izango baita azaroaren 25eko ekintza edota jarduera zehatza. Horretarako, ?Puntu lilaren gidaliburua? eransten dizugu, gidatzat erabili dezakezuna edo tokiko zenbait ekintza garatzeko ideiak eskaintzeko balioko dizuna, erakundeek eta herritarrek emakumeenganako indarkeria gaitzesten dutela ikusarazteko.

Azkenik, hezkuntza-zentroekin landu ahal izateko, hezkuntzarako kit bat prestatuko da, eta, bertan, Berdinsareak orain arte indarkeriaren eta gazteriaren inguruan egin dituen tresna guztiak egongo dira jasota.



  • Deklarazio eredua, azaroaren 25a


  • Identitate grafikoaren eskuliburua




  • Informazio gehiago jasotzeko


    Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao