Albisteak

Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legea eta Lege horrek 7.000 biztanletik beherako udaletan daukan eragina

 

Euskadiko Udalen Elkarteak eta HAEEk prestakuntza arloan daukaten lankidetzaren markoan, 2/2006 Legeari eta Lege horrek 7.000 biztanletik beherako udaletan daukan eraginari buruzko hiru prestakuntza jardunaldi egingo dira.

Euskadiko hiru hiriburuetan izango diren ikastaro horiek oinarri hartuta, Lurzoru eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Lege berriaren edukietara hurbiltzeko ahalegina egingo da, biztanleriarik gutxien duten Euskadiko udalen ikuspegitik, hori ahalbidetu eta aholkatzen duten hirigintzako ezaugarri komunen (balio naturalak, dispertsioa guneetan, bigarren etxebizitza, etab.) multzoa den aldetik.

Ikastaroak Gasteizko Europa Jauregian egingo dira azaroaren 7an eta 8an, EUDELek Bilbon daukan egoitzan azaroaren 28an eta 29an, eta Donostiako Kirol Etxean abenduaren 12an eta 13an.

Ikastaroak 10 ordukoak izango dira, eta Euskadiko udaletan lan egiten duten eta hirigintza eta etxebizitza arloko erantzukizuna duten politikari eta teknikariei daude zuzenduta.

2002an EUDELek trebakuntza-eskaintza hau abian jarri zuenetik (aitzindaria izan zen Estatuan), Euskadiko eta beste Autonomia Erkidego batzuetako tokiko 1.000 ordezkari inguruk hartu dute parte trebakuntza-ikastaroetan. EUDELek lau urte daramatza Estatu mailako alkate eta zinegotzientzako trebakuntza-eskaintzaren buruan, eta bere proiektuen artean dago zenbait trebakuntza-proiekturi jarraipena ematea.

Informazio gehiago nahi izanez gero: Ikastaroen esteka


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao