Eudel hauteskundeak 2011
Albisteak

Prentsa Deialdia: Astelehenean, abenduaren 4an, 11:00etan, EUDELen.

 

EUDELek ETA EEEk "ENERGIA SARIAK" EMANGO DIZKIETE EKIMEN ENERGETIKO BERRITZAILE ETA ARRAKASTATSUENAK BULTZATU DITUZTEN UDALEI

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta EEE-Energiaren Euskal Erakundeak Jardunaldi bat egingo dute abenduaren 4an, Euskadiko udalei "UDALENER" aurkezteko. Programa informatiko berri eta aitzindaria da, eta, horri esker, Euskadiko udalek udalerriko kudeaketa energetikoa kalifikatu ahal izango dute, bai eta jarraipen egokia egin eta arlo honetako ekintza ildoak abiarazi ere.

Aurkezpenaren markoan, halaber, "Energia Sariak" emango zaizkie zenbait kategoriatako proiektu energetikoen aldeko apustua egiteagatik nabarmendu diren lau udali. Hona hemen kategoriak: Energiaren arrazoizko erabilera, Eguzkiko Energia Termikoa, Eguzkiko Energia Fotovoltaikoa eta udalaren ibilbidea kudeaketa energetikoan.

"Energia Sarien" banaketa 11:00etatik aurrera izango da EUDELen, eta Euskadiko Udalen Elkarteko Elkarteburu Karmelo Sáinz de la Mazak eta EEE Taldeko zuzendari nagusi José Ignacio Hormaechek banatuko dituzte. Ondoren, udal irabazleen ordezkariek Euskadiko Udalei zuzendutako Energia Sarien laugarren edizio honetan saritutako proiektuak ezagutaraziko dituzte.


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao