Eudel hauteskundeak 2011
Albisteak

EUDEL- Euskal Udaleen kanpaina bateratua Azaroaren 25a, Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna

 

Berdintasunaren aldeko eta Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Euskadiko Udalen sarea, BERDINSAREAren osoko bilkura gaur urriak 4 izan da EUDELek Bilbon daukan egoitzan, eta, bertan, Kanpaina bateratu bat aurkeztu da, azaroaren 25ean Emakumeenganako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Euskadiko Udal esparrutik egun horretan mezu bateratu bat bultzatzeko asmoz, nahi duten Udal guztiei aukera eskaintze zaie Kanpaina honekin bat egiteko (kanpainaren irudi nagusia doakizue honekin batera). Kanpaina honetan garatutako gainerako elementuak EUDELen web orrian kontsultatu daitezke: wwww.eudel.net (BERDINSAREA).

Parte hartzeko interesa duzuen udalak EUDELekin jar zaitezkete harremanetan, materiala inprentan manipulatzeko behar den kalitatearekin eskatzeko.

2006ko azaroaren 25eko KANPAINARAKO KARTELA Jaitsi