Albisteak

Prentsa Deialdia: Astelehenean, martxoaren 5ean, 11:00etan, EUDELen.

 

EUDEL-Euskadiko Udalen Elkarteak eta FEDOMU-Udalen Federazio Dominikarrak lankidetza hitzarmena sinatu dute, eten digitalaren aurka borrokatzeko proiektu pilotu bat babesteko

Datorren astelehenean, martxoaren 5ean, EUDELeko elkarteburu Karmelo Sáinz de la Mazak eta FEDOMUko presidente Fausto Ramón Ruiz Valdezek lankidetza hitzarmena sinatuko dute, bi herrialdeetako udalen artean esperientzia trukea sustatzeko, garapenerako lankidetza sendotzeko eta eten digitalaren aurka borrokatzeko proiektu pilotu bat bultzatzeko.

Informazioaren Gizarteari buruzko Munduko Gailurreko ondorioekin bat etorriz, EUDELek eta FEDOMUk konpromisoa hartuko dute, hitzarmenaren markoan, ekimen desberdinen bitartez Hiri Digitala sendotzeko.

Errepublika Dominikarreko 15 alkatek osatutako ordezkaritza bat aste osoan egongo da Euskadin, bertatik bertara ezagutzeko Euskadiko instituzioak eta bertako sistemaren funtzionamendua, eta, horren haritik, zenbait agintarirekin elkarrizketatuko dira, besteak beste, Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan José Ibarretxerekin.


Eguna: Astelehena, martxoak 5
Ordua: 11:00
Lekua: EUDELek Bilbon daukan egoitza (Zabalgune plaza 5)


Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao