Euskadiko Administrazio Publikoko langile guztientzako 2007ko prestakuntza eskaintzaren aurkezpena
Bihar, urtarrilaren 20an (osteguna), 10:30ean, EUDELen
EUSKADIKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO LANGILE GUZTIENTZAKO 2007KO PRESTAKUNTZA ESKAINTZAREN AURKEZPENA
Administrazioko 35.000tik gora langileek hartu ahal izango dute parte martxotik aurrera hasiko diren 81 ikastaroetan
2006an antolatutako ikastaroen balantzeak oso datu positiboak eskaintzen ditu
Ostegunean, urtarrilaren 25ean, EUDELeko elkarteburu Karmelo Sáinz de la Maza eta Herri Administrazioaren Euskal Erakundeko zuzendari Jon Koldobika Urrutiak, EUDELek eta HAEEk 2006an sinatu zuten lankidetza hitzarmenaren markoan, udal langileentzat zein Euskadiko administrazio publikoko gainontzeko langileentzat prestatu diren 80tik gora ikastaroak aurkeztuko dituzte.
Prestakuntza ikastaroak euskaraz eta gaztelaniaz egingo dira, herri administrazioaren eguneroko beharrizanei oso lotuta dauden gai askori buruzkoak izango dira eta interesatutakoen parte-hartzea erraztuko da, on-line ikastaroen eta ikastaro erdi-presentzialen edo presentzialen bitartez.
Eguna: osteguna, 2007ko urtarrilaren 25a
Ordua: 10:30ean
Lekua: EUDELen egoitza (Zabalgune plaza 5, Bilbo)