Albisteak

EUDELeko elkarteburuak eta HAEEko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatuko dute

 

Otsailaren 20an (astelehena), 10:30ean, EUDELen



EUDELeko elkarteburuak eta HAEEko zuzendariak lankidetza hitzarmena sinatuko dute, Euskadiko udaletan kudeaketa hobetzen lagunduko duten prestakuntza ikastaroak eskaintzeko



20.000 udal langile inguruk hartu ahal izango dute parte maiatzetik aurrera hasiko diren 40 ikastaro baino gehiagotan.



Berrikuntza gisa, ikastaroetako asko on-line emango dira, udal langileek erraztasun handiagoa izan dezaten parte hartzeko.



Datorren astelehenean, otsailaren 20an, EUDELeko elkarteburu Karmelo Sáinz de la Mazak eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendari Jon Koldobika Urrutiak lankidetza hitzarmen bat sinatuko dute lehenengo aldiz, erakunde bien prestakuntza eskaintza koordinatzeko eta Euskadiko udalen benetako beharrizanetara egokitzeko.

Hitzarmenaren bitartez, 43 prestakuntza ikastaro eskaini ahal izango dira, euskaraz eta gaztelaniaz, oso gai desberdinei buruz. Era berean, udal langileen parte-hartzea erraztuko da, ikastaro mota desberdinen bitartez: on-line, erdipresentzialak eta presentzialak.

EUDEL-HAEEren prestakuntza eskaintza aurkezteko ekitaldian, EUDELeko zuzendari nagusi Mª del Mar Zabala eta HAEEko zuzendariorde Santiago Martinezek ere hartuko dute parte.

Oharra: Prentsaurrekoa amaitu ondoren, EUDELeko presidente eta Leioako alkateak azken egunotan gaurkotasuna izan duten gaiei buruz komunikabideek egiten dizkioten galderei erantzungo die. EUDELen Batzorde Agintariak bihar (otsailak 16, osteguna) egingo duen bileraren ondoren ez da jendaurreko agerpenik izango.

Plaza del Ensanche, 5 - 1º. 48009 Bilbao